Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
konpañía
konsérbau
konsérbau. (a). da-du aditza. Conservar-se.
konsólau. (a). da-du aditza. Consolar-se.
konsúelo, konsúelua. (a). izena. Consuelo.
kontáu. (a). du aditza. Contar. komentario 1 kontáu eziñála. (c). esapidea. Kontatu ahal izateko baino gehiago. Ferixan ardi asko zeuan, da txala, berriz, kontau eziñala.
konténtau. (c). da-du aditza. Contentar(se). Gaurko umiak eztie errez kontentatzen. Janari batzuek, gaztaiak adibidez, lehorra eta gozoa bada, erraz kontentatzen dutela esaten da, apurtxo batek gustora uzten duela. Elusuko gaztai onek utsa zatikin kontentatzen dau.
kontéstau. 1. kontéstau. (a). du aditza. Erantzun.   Contestar, responder. Preguntau dostanian eztok jakin ze kontestau. Ik. erantzun. 2. kontéstau. (b). dio aditza. Haur edo gaztetxo batek, jeneralean, guraso edo nagusi bati modu txarrez erantzun edo kontra egin.   Dar malas contestaciones o discutir un menor con sus padres u otras personas mayores. Esandakua eizu ta ezidazu neri kontestau!/ Orrek eztakizu zela kontestatzen jaon bere aittai.
kontestazíño. izena. 1. kontestaziño, kontestaziñúa. (a). izena. Erantzuna.   Respuesta. Lana eskatu dau baiña datorren urterarte eztotse emongo kontestaziñua. Ik. erantzun. 2. kontestaziño, kontestaziñúa. (b). izena. Erantzun txarra; gazteek nagusiei emandakoa, batik bat.   Mala contestación, de jóvenes a mayores, sobre todo. Baiña gure neskatilla txepel orrek zelako kontestaziñuak emuteittuala./ Aittajunai ezixozu geixao emon kontestaziñoik. Ik. kontéstau.