Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
konbeni izan
konformidáde
konformidáde. 1. konformidade, konformidadía. (b). izena. Conformidad. Munduan ondo bizitzeko eztago konformidadia modukoik./ Ezta erreza danon konformidadia eittia. Hitz hau asko erabiltzen du jende konformazaleak. konformidáde onéko, konformidáde onekúa. (c). Erraz konformatzen dena.   De fácil conformar. Gure mutikua konformidade onekua da eta Erregiak ezer ekarri ezta be ezta asarretuko. konformidáde txarréko, konformidáde txarrekúa. (c). adjektiboa. Nekez konformatzen dena.   De difícil conformar. Aren gustua eittia ezta erreza, beti izan da konformidade txarrekua ta. konformidadía artu. (c). esapidea. Konformatu, konformatzen jakin.   Tomar con conformidad, resignación. Semia paruan daukau, alabia estudixuan oinddio, baiña badakizu, konformidadia artu biar. 2. konformidade, konformidadía. (c). izena. Proporción. Nik konformidade orretan irabazi ezkero, onezkero aberastuta najauan./ Bonbilla barrixak konformidadian gutxiao gastatzen dau lenguak baiño. NON kasuan ia beti.
konfundidu. (a). da-du aditza. Confundir-se.
konfusíño, konfusiñúa. (a). izena. Confusión.
koniflóra, konifloría. (b). izena. . KOLIFLORA. Brassica oleracea botrytis. Coliflor. Laster konifloria sartzeko sasoia. Azen.: koníflora ere bai. komentario 1
kónjuro, kónjurua. (c). izena. KONFURO. Urtero apaizak baserri guztietan bota ohi zuen bedeinkapena.   Conjuro. Zenbaitt baserrittarrek diño aukeran konjurua baiño satsa obia dala lurrandako./ Len konjurua be eitten zan. Maietzan iruan asten zan, Santikurutz egunian. Mertz./ Abadiai Angiuzarrera imillen bat. Denpora txarra zanian arek konjurua ein biar eban, obligaziñua. Urtero-urtero imillen bat. Ben.