Hiztegia
kolórezúri, kolórezuríxa. (b). adjektiboa. Zurbila. Pálido, -a. Mutill kolorezuri batekin ikusi dot.
kolórga, kolorgía. (d). adjektiboa. Kolore gabea, kolorea galdu duena. Descolorado. Kolorgia, kolore zurixa ero kanbixautako koloria; babak-eta urak pasautakuan, koloria kanbixautakuan, kolorgak. Personia be bai, gaixuak-eta: “kolorgatuta dao”. Klem. Ik. kolorgátu.
kolorgátu. (d). da aditza. Kolorea galdu, bai gauzak, bai pertsonak. Perder el color. Aurten babak ziero kolorgatu die.
Ik. kolórga.
kóltxilla, kóltxillia. (c). izena. Neguan ohe gainean ipini ohi den manta lodia, koloretako irudiak izan ohi dituena. Colchilla.
komantelabu?. (c). (lagunartekoa.) Frantseseko "comment è la vous", "nola zaude"? Zer, komantelabu? Nundik nora zabitz? Lehen dezente esaten zen, broma giroan, haurren artean, batik bat.
koménentzia, koménentzia. (c). izena. Aukera. Oportunidad. Komenentzia ederra euki dou beixa erosteko, ona ta merke./ Eztozu berriz olako komenentziaik izango ezkontzeko.
Berdinak mugatua eta mugagabea.
koméni izan. (a). da aditza. KONBENI IZAN. Convenir, interesar. Emen noizian bein krisisa komeni da./ Guardasol saltzailliei eurixa konbeni jakue.
komenixa izan. (b). aditza. (Bergarako kalea) Komenigarria izan. Ser conveniente. Komenixa da baten bat batzarrera joatia.
Uste dut Bergarako kale aldean entzuten dela bakarrik.