Hiztegia
kolamílano, kolamílanua. (b). izena. Mirubuztana, elkarketa mota bat. Cola de milano. Orrek dia bi karrera, eta enkuentruan bata ipurdixa sendo, ezpana dakona, da bestia da egurran beia, eta a kolamilanuan sartzen da barruan, eta ori sartuta gero espigia sartzen da senduan. Jesus.
Sin. mirubuztan.
kola-ontzi, kola-ontzíxa. (b). izena. Kola berotzeko ontzia. Txokolate ontza moruan izaten zien, da aura urtu ur berotan da eitte zan; da beti eote zien kola-ontzixak baño-marian. Kolia oztia izate zan
kolatz, kolatza. izena. (Aramaio) "Itxura ederrekoa (pertsonekin). Kolatz ederreko gizona (gizon ederra, elegantea)./ Orrek dauko kolatza (kokote ederra).
kolaziño, kolaziñua. izena. (Leintz) Bocado. Kolaziñua ein jonat eta ekarrin otxaba bat ardau. (Aran Gatz).
komentario 1
kolgadúra, kolgaduría. (a). izena. Esegilekua. Colgadura. Zenbat aldiz esan biot txamarrak kolgaduran lagatzeko.
Sin. eségileku.
kólko, kolkúa. (a). izena. Lepotik titien bitarteko saila. Espacio entre el cuello y los senos. Txorimalo orrek ura bota dost kolkotik bera./ Kolkua bete keixa batu neban.
Erdaraz ere "agua por el kolko" entzun ohi da hemen. Ez du, dirudienez, erdal kide zuzenik. komentario 1