Hiztegia
koipétsu. 1. koipetsu, koipetsúa. (c). adjektiboa. Mantecoso. Koipetsu-koipetsuak dare usuak.
2. koipetsu, koipetsúa. (c). adjektiboa. Grasiento, sucio. Amantal koipetsu batekin urten zostan.
koipétu. KOIPEZTU. 1. koipetu. da-du aditza. Ensuciar(se) con grasa. Esku guztiak koipetuittut bizikleta kataiakin.
2. koipetu. aditza. Engrasar.
koittáu, koittáua. (b). adjektiboa. Gizajoa, baina emakume eta haurrez. Pobrecito, -a. Aplicable al sexo femenino y a la infancia. Andra koittauai makiña bat lan eittia tokatze jako./ Nere koittautxua, etorri zaitte ona. komentario 1
koittáutu. (c). da-du aditza. Koittau bihurtu. Ziero koittaututa dago aspaldian. Ik. gizajotu, nanótu.
kójo. 1. kójo, kójua. (a). adjektiboa. Herrena. Cojo. Sabiñ kojua, erretratista ona.
2. kójo. (b). izena. KÓJUA. Herrena. Cojera. Akzidentia euki zeban da etxako joan oinddio kojua. Sin. kojéra, erren. kójo eiñ. (b). aditza. Cojear. Gure txakurrak atzeko ezkerreko ankatik kojo eitten dau. Sin. érren eiñ. kójoka. (a). Herrenka. Ik. érrenka.