Hiztegia
kofradíxa. 1. kofradixa, kofradixía. (d). izena. Cofradía. Hijas de María ta Luistarrak, gure mutikotako kofradixak./ San Sebastianen kofradixia dago Elgetan.
2. Kofradixak. (a). izen propioa. (Osintxu) KOFRADÍXA EGUN, KOFRAIXAK. Osintxuko jaiak, San Emeterio eta San Zeledonio eguna, martxoak 3. Abuztuaren 31n ere ospatzen dira. Kofraixak e, beixa iltzen zan len. Oin beixa baiña len txala. Beixa iltzen zan, eta, puestia esaten jakon, egosteko iztarra ero kentze otxen; beste geinddikua, sobratzen zana, etxe bakoitzak rekojitzen eban. Abadiai emoten jakon onen danak: solomillua, mingaiña. Mertz. Esan KOFRÁIXAK. Ik. Karidáde, Santó-mártiri.
kofradixa-okan, kofradixa-okana. (d). izena. KOFRÁIXA ÓKAN. Okan klasea. Osintxuko Kofradixetarako (abuztuak 31) heltzen dena.
Esan KOFRÁIXA
kófre, kófria. (d). izena. Cofre, pequeño arcón donde hasta hace poco se guardaban principalmente los objetos personales: traje, reloj, cartera, etc. Gure aittajunak kofrian gordetze zittuan txukun-txukun bere gauzak. Beste etxe batzuetan baula deitzen zaio honi.
koiñáta, koiñatía. (a). izena. KOIÑETA. Cuñada. Koiñetia, gizonan arrebia, neukan an ezkonduta. Eli.
kóipe. 1. koipe, koipía. (c). izena. Manteca. Au billots gozua; dana koipia da. Ik. txarri-kóipe. 2. koipe, koipía. (c). izena. Grasa, suciedad. Koipez beteta dauke sukalde guztia. Artileak, garbitzeke dagoenean, koipia izaten du.