Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
kiribíldu
kítto
kítto. 1. kitto. (b). interjekzioa. Se acabó! Beste iru egun plaian da kitto. Berriro lanera./ Multia botatzen botsue, bapez pagau ta kitto. komentario 1 Agapitto, jo buruan eta kitto, errekara salto eiñ ezkero itto, ta kitto. (d). esaera. Antzinako ume esaera. Klem. 2. kitto egin. aditza. (Eibar) "Kitatu. Ill-kanpai orrekin ordaindu dittu zittuan zorrak, eta or, kitto eiñ dau danekin.
kixki-biur, kixki-biurra. (d). izena. Artilezko haria egiterakoan, haria gehiegi bihurtutakoan sortzen den nahaspila. Artu txabilliakin, da gero egur-abar pusketa txiki batzuk sartze jakuez kixki-biurra ero zertu eztakixon, ta gero emon txabilliakin. Felipe.
kixki-biurtu. (d). aditza. Kixki-bihurrak, nahaspilak, sortu harian. Aurrian ekarri biozu arek, abar arek; bestela dana kixki-biurtu eitten da; zuzen korapillo barik etorri deiñ. Felipe.
kixki-mixki, kixki-mixkixa. izena. KINKI-MINKI. "Haserrea, eztabaida. Ori da kixki-mixkixa, ixilduko al za! Sin. kinkí-mínki.
kízkur, kizkúrra. (b). adjektiboa. KIXKUR, IXKUR. Rizado, crespo. Ille kixkurra zeukan Julienek txikittan./ Eskabola batzuk lisuak izaten die eta bestiak kixkurrak./ Guk ixkurra, ille ixkurra esaten giñuan. Klem. Azken forma gutxi erabilia egun. Dena dela, amari «rizado» nola esaten den galdetu diodanean, ixkurra erantzun du, zalantzarik gabe.
kizkúrtu. 1. kizkurtu. (b). da-du aditza. KIXKÚRTU, IXKURTU. Rizar. Pelukerixara noia ia illia kixkurtzen dosten. 2. kizkurtu. Ik. kuxkúrtu.