Hiztegia
kítto. 1. kitto. (b). interjekzioa. Se acabó! Beste iru egun plaian da kitto. Berriro lanera./ Multia botatzen botsue, bapez pagau ta kitto.
komentario 1 Agapitto, jo buruan eta kitto, errekara salto eiñ ezkero itto, ta kitto. (d). esaera. Antzinako ume esaera. Klem. 2. kitto egin. aditza. (Eibar) "Kitatu. Ill-kanpai orrekin ordaindu dittu zittuan zorrak, eta or, kitto eiñ dau danekin.
kixki-biur, kixki-biurra. (d). izena. Artilezko haria egiterakoan, haria gehiegi bihurtutakoan sortzen den nahaspila. Artu txabilliakin, da gero egur-abar pusketa txiki batzuk sartze jakuez kixki-biurra ero zertu eztakixon, ta gero emon txabilliakin. Felipe.
kixki-biurtu. (d). aditza. Kixki-bihurrak, nahaspilak, sortu harian. Aurrian ekarri biozu arek, abar arek; bestela dana kixki-biurtu eitten da; zuzen korapillo barik etorri deiñ. Felipe.
kixki-mixki, kixki-mixkixa. izena. KINKI-MINKI. "Haserrea, eztabaida. Ori da kixki-mixkixa, ixilduko al za! Sin. kinkí-mínki.
kízkur, kizkúrra. (b). adjektiboa. KIXKUR, IXKUR. Rizado, crespo. Ille kixkurra zeukan Julienek txikittan./ Eskabola batzuk lisuak izaten die eta bestiak kixkurrak./ Guk ixkurra, ille ixkurra esaten giñuan. Klem.
Azken forma gutxi erabilia egun. Dena dela, amari «rizado» nola esaten den galdetu diodanean, ixkurra erantzun du, zalantzarik gabe.