Hiztegia
kiskete jo. esapidea. (Eibar) "Kriskitin egin, atzamar puntekin hotsa atera. Jesusa jaio da ta jo deigun kiskete. komentario 1
kíski, kískixa. (c). izena. KIXKI. Katu-estez Mutikotan urria baiño estimauao eukitzen giñuan kiskixa./ Kiskixa topau juat frontoi ostian./ Kiskizko pelotak miñ emuten dau.
KISKIZKO PELOTA: barruan kiskia duen larruzko pelota, pelota gogorra.
kítto. 1. kitto. (b). interjekzioa. Se acabó! Beste iru egun plaian da kitto. Berriro lanera./ Multia botatzen botsue, bapez pagau ta kitto.
komentario 1 Agapitto, jo buruan eta kitto, errekara salto eiñ ezkero itto, ta kitto. (d). esaera. Antzinako ume esaera. Klem. 2. kitto egin. aditza. (Eibar) "Kitatu. Ill-kanpai orrekin ordaindu dittu zittuan zorrak, eta or, kitto eiñ dau danekin.
kixki-biur, kixki-biurra. (d). izena. Artilezko haria egiterakoan, haria gehiegi bihurtutakoan sortzen den nahaspila. Artu txabilliakin, da gero egur-abar pusketa txiki batzuk sartze jakuez kixki-biurra ero zertu eztakixon, ta gero emon txabilliakin. Felipe.
kixki-biurtu. (d). aditza. Kixki-bihurrak, nahaspilak, sortu harian. Aurrian ekarri biozu arek, abar arek; bestela dana kixki-biurtu eitten da; zuzen korapillo barik etorri deiñ. Felipe.
kixki-mixki, kixki-mixkixa. izena. KINKI-MINKI. "Haserrea, eztabaida. Ori da kixki-mixkixa, ixilduko al za! Sin. kinkí-mínki.