Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
kípula
kisí bat
kisí bat. (d). zenbatzailea. KIXI BAT, GIZI BAT (LEIN.). Pittin bat, apurtxo bat.   Un poquito. Esne basuai koñak kixi bat botatzen zotsan. Gaur gutxi entzuten da. Sin. pittín bat. Ik. apúr bat, puxká bat. kíxi ta míxi ibili. (d). esapidea. KISKI TA MIXKI IBILI. Gutxikeriatan ibili; janariari buruz entzun dut bakarrik.   Dícese del comer nimiedades, del picar nerviosamente. Goiz guztia kixi ta mixi jardun dozu ta oiñ goseik ez./ Jaizu jan, kixi ta mixi ibilli barik. Klem.
kiskáldu. (b). da-du aditza. KIXKALDU, KIXKAL-KIXKAL EGIN. Erre-erre egin. Calcinar. Pataterriak kixkaldu ein jatzu./ Barruan zeren guztiak kixkaldu zien./ Kixkal-kixkal eindda geratu zan billotxa labian. Ik. kískartu.
kískartu. (d). da-du aditza. KIXKARTU, KIXKAR-KIXKAR EIÑ. Elkortu eguzkitan edo sutan gehiegi egoteagatik. Urdaia, adibidez, sartaginean asko eukitzeagatik, edo ileak suarekin, edo belarrondua eguzki biziegia hartzeagatik.   Resecarse por el calor o el fuego. Urdaixa gehixegi sikatzen danian erretzerakuan, kixkartu. Klem./ Bero zakar onekin bedarrondua ziero kixkartuta geratu da; burdixan kargatzeko izan leikenik txarrena./ Txapardua esaten jakon erreta jateko gaztaiñiai. Domusantutatik aurrera erreta. Erreta, ez kixkartuta e. Malutz-malutzak itxi tta, oso ederrak. Aniz. Ik. kiskáldu.
kiskete jo. esapidea. (Eibar) "Kriskitin egin, atzamar puntekin hotsa atera. Jesusa jaio da ta jo deigun kiskete. komentario 1
kíski, kískixa. (c). izena. KIXKI. Katu-estez Mutikotan urria baiño estimauao eukitzen giñuan kiskixa./ Kiskixa topau juat frontoi ostian./ Kiskizko pelotak miñ emuten dau. KISKIZKO PELOTA: barruan kiskia duen larruzko pelota, pelota gogorra.