Hiztegia
kirri-korro. 1. kirri-korro, kirri-korrua. onomatopeia. "Gosiak tripetan sortzen daben zaratia: tripa-zorrixak. Hau gosia! Tripak kirri-korro dakadaz." (SB Eibetno)
2. kirri-korro, kirri-korrua. onomatopeia. "Katarruak bular barruan sortzen daben zaratia.
Katarrua juan dalakuan, baiña ondiok kirri-korro petral bat daukat hamen barruan." (SB Eibetno)
kirrímarra. 1. kirrímarra, kirrímarria. (d). izena. Istilua, eztabaida; zaratatsua batik bat. Gaur gabian andra gizonok kirrimarran bat ibillirik izan bia dabe.
2. kirrímarra, kirrímarria. (d). izena. Erre fonemaren "eggr" ahoskaketa, frantsesen gisakoa. "Kiggimagga" edo. Labandu ta jausi ero. Kirrimarria eitten juan berak, Sin. kirrimurro (Oñ.) Sin. kirrimurro.
kirrimurro, kirrimurrua. (d). izena. (Oñati) "/r/ uvular. "Kirrimurrua dauko: tiene la /r/ uvular; eztauko kirrimurroik." (Izag Oñ). "grrr" ahoskatzen da. Sin. kirrímarra.
kirríxka, kirrixkía. (d). izena. Eskuturrean izaten den mina postura txarrean eduki ondoren edo mugimendu txarren bat eragiten zaionean. Eskuturrian kirrixkia daukat./ Eskuturra mobidu ezindda daukat, kirrixkia daukat. (Lar Antz)
"El daño en el juego de las junturas de los huesos. Kirriskaatu: formarse daño en la junturas." (Izag Oñ).