Hiztegia
kikíli-mákala. (c). Ondoezik samar, gaixoaldiagatik edo. Así así, no muy bien; por enfermedad, generalmente. Kikili-makala ondo eztabillenian. Ondoezagaittik. Bai, neu oiñ nabillen moduan. Klem./ Etxian danak gripiakin, neu be kikili-makala, aura zonan aura.
kílika eiñ. (d). esapidea. Atearen sarrailatik, leihotik edo edonondik disimuloz begiratu. Mirar con disimulo de una cerradura, ventana, etc. Kilika eittia; atian zerraillatik pe in leikek, erozein lekutatik, ero baztar batetik ero. Nobera ikusi barek bestia ikusi naixa. Klem.
komentario 1
kili-kíli, kili-kilíxa. (b). izena. GILI-GILI. Cosquillas. Egundoko kili-kilixa dauka Milak.
kili-kíli eiñ. (a). dio aditza. Hacer cosquillas. Ezidazu kili-kilirik eiñ./ Ama, Peruk kili-kili eitten dost.
komentario 1 Ik. gilbéra.
kíli-kólo. 1. kili-kolo. (b). onomatopeia. Loka, mugikor. Onomatopeya que indica que una cosa está suelta o mal sujeta; en sentido figurado, "poco afianzado". Galtzarako arlosak kili-kolo dare./ Jaixetako programia kili-kolo dago oinddio. Sin. loka. 2. kilí-kólo, kilí-kólua. (d). izena. Loka, baibena. Vaivén, inestabilidad física. Mai onek kili-kolua dauka. Mugitu egiten dela, alegia.
killárra, killarría,. (b). izena. . ILLÁRRA, IÑARRA, KIÑERRA. Calluna vulgaris. Brezo. Ikusten denez, aldaerak ugari dira eta badira hitz hauek /a/ berezkorik gabe esaten dituztenak ere: KILLAR, ILLAR, I komentario 1
killárreskoba, killárreskobia. (d). izena. Escobón de brezo. Killarreskobiakin garbitzen da ganbaria.
Sin. itxúski, killár-ítxuski.
kilturrik ez jakin. "Ezer ez jakin.
Kilturrik pe eztaki. Kiltur hitza ez dakite zer den, testuinguru honetan bakarrik erabiltzen dute." (Lar Antz)
kimatu. "Aramaion normalean lizarren adarrei orriak kentzea. Adarrekin sendorrak egiten ziren eta etxera eroaten ziren han kimatzeko." (Orm Aram). Ik. itxúndu.
kímera, kímerak. (d). izena. Ezinikusiak, eztabaidak. "Desavenencia, disputa, riña." (María Moliner). Beti guriai bajezia idixagaittik, da bestiai ez gustatzen, da ortara kimerak eukitze zittuen. Mertz. KIMERAK EUKI. Ia galdua.
kímu, kimúa. (d). izena. Lakatz berria. Beian beti pujia, baiña arbola-burua mozten danian "kimua dezente etara jok". Don. Puja esan ohi da, baina Don.k dionez arbola-buruan sortzen denari kimu esaten zaio. Ez dut beste sekula entzun. Ik. púja.
kíndda, kinddía. (c). izena. . GINDA. Gerezi mota bat. Guinda. KINDDA GARRATZA ere bada.
komentario 1
-kingo, -kingúa. (d). atzizkia. -kikoa. Zerbaitekikoa. Tratua, harremana, batez ere Nik arekinguak aspaldi ein nittuan./ Guk odolostiakinguak aitta geixotu zanian akabau giñuzen. Amak dio lehen oso erabilia zela. Egin edo akabau aditzekin esan ohi da gehienbat, baina bestela ere bai; egurrakingua esan digu egurrez egindakoa zentzuan Egotxeagako Joantxok.
kínke, kinkía. (d). izena. Quinqué. Argixa; kinkiak eukitzen giñuzen. Eli.
Donatok dio karburozkoak zirela: Karburuakin kinkia be bai. Karburuakin ibiltzekua, ola esegitta gantxu batekin. KANDILL deitzen zaiola dio beste batean. komentario 1 Ik. kándill.
kínkilla, kínkillia. (d). izena. Kinkileroak saltzen duen jeneroa. Quincalla. komentario 1 Ik. kinkilléro.
kinkilléro, kinkillerúa. (c). izena. Kinkila saltzen etxez etxe edo azoketan dabilena. Quincallero. Ik. baiéro, kínkilla.