Hiztegia
kesokemau, kesokemaua. izena. (Eibar) "Flana. Gaur domekia danetik, kesokemaua jango dogu postrian. (AAG Eibes).
Batzuek gaztai erria ere esaten dute."(AAG Eibes)
-keta, -ketia. atzizkia. Atzizki ezaguna; ondorengo esanahian da bitxi samarra:. An etzan zelaiketaik: beeko zelaixa; zelairik Idetondokua bakarrik. Mertz./ Emengo moduko jaiketaik ez pentsau topauko dozunik ortik ziar. Izenaren atzetik jarririk, abstrazio ikutu bat eransten dio goikoak bezalakoetan. Adinekoek bakarrik erabilia. Ik. lánketa.
kézka, kezkía. (c). izena. Preocupación. Guk eztou sekula ola kezkaik euki iñokin, baiña gaur entzuten dien gauzekin, ta gero oni neska koittau oni lapurretia ein otxen ezkerio ta. Aniz./ Urrengo egunian konfesatzera juan biar bai, eta kezkiakin lorik pez. Ez da asko entzuten. Ardura erabili ohi da bere lekuan.
-kía. (d). Aditz transitibo banaka batzuei hikako (m) agintera zentzua eransten dion atzizkia. Ekakia jertse ori./ Ikusikia ia aitta agiri dan./ Erosikia pare bat ogi. Aditz nagusiari erantsia. Ik. ekárri.
kíkara. 1. kíkara, kíkaria. (c). izena. Argi, telefono edo telegrafo postetako isolatzaile zeramikoa. Jícara, taza que sirve de aislante al cable en los postes de conducción eléctrica, teléfonos y telégrafos. Eskolatik etxerakuan gure dibersiño bakarra arrika kikarak apurtzia.
2. kíkara, kíkaria. (d). izena. JIKARA. Pattarra, kafea eta horrelako edariak hartzeko erabiltzen den helduleku bakarreko edalontzitxoa. Jícara. Ipurdira estua, ipurdisendua eta kertena. Ipurdixa estuaua goixa baiño; lurrezkuak ero porzelanazkuak. Klem./ Gure amandria zalia zan bera be, ta txokolatia itte ebanian neri txokolatia. Baiña kikaretan e, ez tazetan e, olakoxe kikaratxuak, iru zopa. Hil.
kikarakára, kikarakaría. (d). izena. Berez, kikara bete isurkin; "Puxkatxo bat" zentzuan erabilia. El contenido de una jícara; se usa en el sentido de "un poco de líquido" (bebida, normalmente). Gure aitta-zanak basua luzatu ta bein baiño geixaotan eskatze zeban: botaidazu kikarakaratxo bat ardao./ Kaziai kikarakaratxo bat koñak bota bia jako ondo gixatzeko.
kiki egin. aditza. (haur hizkera.) (Eibar) Ezkutatze jokuan ibili (ume txikixekin). Anetxo, kiki, kiki, nun dago?
kikíli-mákala. (c). Ondoezik samar, gaixoaldiagatik edo. Así así, no muy bien; por enfermedad, generalmente. Kikili-makala ondo eztabillenian. Ondoezagaittik. Bai, neu oiñ nabillen moduan. Klem./ Etxian danak gripiakin, neu be kikili-makala, aura zonan aura.
kílika eiñ. (d). esapidea. Atearen sarrailatik, leihotik edo edonondik disimuloz begiratu. Mirar con disimulo de una cerradura, ventana, etc. Kilika eittia; atian zerraillatik pe in leikek, erozein lekutatik, ero baztar batetik ero. Nobera ikusi barek bestia ikusi naixa. Klem.
komentario 1
kili-kíli, kili-kilíxa. (b). izena. GILI-GILI. Cosquillas. Egundoko kili-kilixa dauka Milak.
kili-kíli eiñ. (a). dio aditza. Hacer cosquillas. Ezidazu kili-kilirik eiñ./ Ama, Peruk kili-kili eitten dost.
komentario 1 Ik. gilbéra.
kíli-kólo. 1. kili-kolo. (b). onomatopeia. Loka, mugikor. Onomatopeya que indica que una cosa está suelta o mal sujeta; en sentido figurado, "poco afianzado". Galtzarako arlosak kili-kolo dare./ Jaixetako programia kili-kolo dago oinddio. Sin. loka. 2. kilí-kólo, kilí-kólua. (d). izena. Loka, baibena. Vaivén, inestabilidad física. Mai onek kili-kolua dauka. Mugitu egiten dela, alegia.
killárra, killarría,. (b). izena. . ILLÁRRA, IÑARRA, KIÑERRA. Calluna vulgaris. Brezo. Ikusten denez, aldaerak ugari dira eta badira hitz hauek /a/ berezkorik gabe esaten dituztenak ere: KILLAR, ILLAR, I komentario 1
killárreskoba, killárreskobia. (d). izena. Escobón de brezo. Killarreskobiakin garbitzen da ganbaria.
Sin. itxúski, killár-ítxuski.
kilturrik ez jakin. "Ezer ez jakin.
Kilturrik pe eztaki. Kiltur hitza ez dakite zer den, testuinguru honetan bakarrik erabiltzen dute." (Lar Antz)