Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
kimatu. "Aramaion normalean lizarren adarrei orriak kentzea. Adarrekin sendorrak egiten ziren eta etxera eroaten ziren han kimatzeko." (Orm Aram). Ik. itxúndu.
kímera, kímerak. (d). izena. Ezinikusiak, eztabaidak.   "Desavenencia, disputa, riña." (María Moliner). Beti guriai bajezia idixagaittik, da bestiai ez gustatzen, da ortara kimerak eukitze zittuen. Mertz. KIMERAK EUKI. Ia galdua.
kímu, kimúa. (d). izena. Lakatz berria. Beian beti pujia, baiña arbola-burua mozten danian "kimua dezente etara jok". Don. Puja esan ohi da, baina Don.k dionez arbola-buruan sortzen denari kimu esaten zaio. Ez dut beste sekula entzun. Ik. púja.
© Jaione Isazelaia
kíndda, kinddía. (c). izena. . GINDA. Gerezi mota bat.   Guinda. KINDDA GARRATZA ere bada. komentario 1
-kingo, -kingúa. (d). atzizkia. -kikoa. Zerbaitekikoa. Tratua, harremana, batez ere Nik arekinguak aspaldi ein nittuan./ Guk odolostiakinguak aitta geixotu zanian akabau giñuzen. Amak dio lehen oso erabilia zela. Egin edo akabau aditzekin esan ohi da gehienbat, baina bestela ere bai; egurrakingua esan digu egurrez egindakoa zentzuan Egotxeagako Joantxok.
kínke, kinkía. (d). izena. Quinqué. Argixa; kinkiak eukitzen giñuzen. Eli. Donatok dio karburozkoak zirela: Karburuakin kinkia be bai. Karburuakin ibiltzekua, ola esegitta gantxu batekin. KANDILL deitzen zaiola dio beste batean. komentario 1 Ik. kándill.
kínkilla, kínkillia. (d). izena. Kinkileroak saltzen duen jeneroa.   Quincalla. komentario 1 Ik. kinkilléro.
kinkilléro, kinkillerúa. (c). izena. Kinkila saltzen etxez etxe edo azoketan dabilena.   Quincallero. Ik. baiéro, kínkilla.
kinkí-mínki, kinkí-mínkixak. (c). izena. TIKI-MIKI, KIXKI-MIXKI. Tiquis miquis. Ardixak mendixan libre. Oiñ, piñua sartze zanian-da kinki-minkixak. Hil./ Eztakit zer zala-ta, plaentxiar bat tiki-miki batetik asi ta berbatu ei zan eibartar batekin. (SM Ezten).
kinkiña jo. esapidea. (Eibar) Zerbaiti amaiera eman. Dirua xahutu, botila hustu, etab. Milla erriali kinkiña jo detsa gaurko ferixara juan biarrakin. (AAG Eibes).