Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
kérru
kilómetro
kilómetro, kilómetrua. (a). izena. Kilometro.
kilturrik ez jakin. "Ezer ez jakin. Kilturrik pe eztaki. Kiltur hitza ez dakite zer den, testuinguru honetan bakarrik erabiltzen dute." (Lar Antz)
kimatu. "Aramaion normalean lizarren adarrei orriak kentzea. Adarrekin sendorrak egiten ziren eta etxera eroaten ziren han kimatzeko." (Orm Aram). Ik. itxúndu.
kímera, kímerak. (d). izena. Ezinikusiak, eztabaidak.   "Desavenencia, disputa, riña." (María Moliner). Beti guriai bajezia idixagaittik, da bestiai ez gustatzen, da ortara kimerak eukitze zittuen. Mertz. KIMERAK EUKI. Ia galdua.
kímu, kimúa. (d). izena. Lakatz berria. Beian beti pujia, baiña arbola-burua mozten danian "kimua dezente etara jok". Don. Puja esan ohi da, baina Don.k dionez arbola-buruan sortzen denari kimu esaten zaio. Ez dut beste sekula entzun. Ik. púja.
© Jaione Isazelaia
kíndda, kinddía. (c). izena. . GINDA. Gerezi mota bat.   Guinda. KINDDA GARRATZA ere bada. komentario 1
-kingo, -kingúa. (d). atzizkia. -kikoa. Zerbaitekikoa. Tratua, harremana, batez ere Nik arekinguak aspaldi ein nittuan./ Guk odolostiakinguak aitta geixotu zanian akabau giñuzen. Amak dio lehen oso erabilia zela. Egin edo akabau aditzekin esan ohi da gehienbat, baina bestela ere bai; egurrakingua esan digu egurrez egindakoa zentzuan Egotxeagako Joantxok.