Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
-kía. (d). Aditz transitibo banaka batzuei hikako (m) agintera zentzua eransten dion atzizkia. Ekakia jertse ori./ Ikusikia ia aitta agiri dan./ Erosikia pare bat ogi. Aditz nagusiari erantsia. Ik. ekárri.
kíkara. 1. kíkara, kíkaria. (c). izena. Argi, telefono edo telegrafo postetako isolatzaile zeramikoa.   Jícara, taza que sirve de aislante al cable en los postes de conducción eléctrica, teléfonos y telégrafos. Eskolatik etxerakuan gure dibersiño bakarra arrika kikarak apurtzia. 2. kíkara, kíkaria. (d). izena. JIKARA. Pattarra, kafea eta horrelako edariak hartzeko erabiltzen den helduleku bakarreko edalontzitxoa.   Jícara. Ipurdira estua, ipurdisendua eta kertena. Ipurdixa estuaua goixa baiño; lurrezkuak ero porzelanazkuak. Klem./ Gure amandria zalia zan bera be, ta txokolatia itte ebanian neri txokolatia. Baiña kikaretan e, ez tazetan e, olakoxe kikaratxuak, iru zopa. Hil.