Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ke, kéia. (a). izena. KEE. Humo. Pub-etan zenbat eta ke eta zarata aundixaua, orduan da jente geixao. /e/ luze samarra, ia kee. Ik. keétu. Sua daon lekuan, keia. esaera. KEIA DABILLEN LEKUAN SUA GERTU. "Gazteleraz: 'cuando el río suena agua lleva'." (Lar Antz). keia emon. Ik. keétu. keiana eiñ. (c). esapidea. Joan, eta etorri ez. Arek pe keiana ein ddau, ogi billa joan, eta irurak eta arrastoik pez.
keda. Ik. kera.
kedárra. 1. kedarra, kedarría. (b). izena. Tximiniari barrutik egiten zaion kostra.   Hollín. Kedarra zatixak jausten die, tximinixia zikiña dago ta. kedarría baino sikúaua. 1. kedarria baiño sikuaua. (c). esapidea. Oso lehorra:. Kedarria baiño sikuaua dago ogixa. 2. kedarria baiño sikuaua. (c). esapidea. Oso zekena. Kedarria baiño sikuaua da dendari hori. 2. kedarra, kedarría. izena. (Antzuola) "Beheko sutan zintzilik jartzen zen ontzi handia." (Lar Antz). Beste lekuetan edarra esaten zaiona, ziur asko.
kedarrátu. (d). da-du aditza. Kedarraz bete edo zikindu.   Ensuciar(se) de hollín. Tximinixia ziero kedarratuta dago./ Kedarria pegauta dagonian: kedarratuta. Tximinixia ero edozer gauza. Klem. komentario 1
keétu. (c). da-du aditza. Ahumar. Keetutako txorixuak die./ Gaztaien moduan keetuta geldittu giñan Sala Fiestas artan. Gaztae, txorixo eta abar keetu egiten da, edo keia emon egiten zaie.
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
kéixa, keixía. (a). izena. . KEISA. Prunus avium. Gerezia, geriza arbola. Cereza, cerezo. Keixia be artikulu zera da, ona, muebletarako ta daneako balio dau keixiak. Sebas. Zuhaitzari keixa-arbola ere bai. Adibidean ikusten denez, materialetarako ere ona da bere egurra. Zenbait gerezi klase: abade keixia, Amerika keixia, anpolai gorrixa, anpolai beltza, dultzakeixia, garagar keixia, goizkeixia, goizkeixa gorrixa, goizkeixa zurixa, keixa zurixa, keizberia, kinddia, kindda garratza, txori keixia. komentario 1 Ik. Gábonetan kéixak. keixak sasoian. (c). esapidea. Gauzak bere sasoian (egin behar direla). Nobixiakin joan da oporretara. Badakizu, keixak sasoian. keixapian egin. esapidea. "Modalidad de caza.   Egunargittu aurretik keixa baten albuan ipini eta keixak jatera datozen txorixak harrapatzia." (SB Eibetno)
keixá árbola, keixá árbolia. (a). izena. Cerezo. Ik. kéixa.
keixa makatz, keixa-makatza. izena. (Eibar) Cerezo silvestre, sin injertar. (SB Eibetno). Sin. txori-kéixa.
keizbéra, keizbería. (d). izena. Gerezi mota bat.
© Aitor Usobiaga
kéizpe, kéizpia. (a). izena. Gerizpea, itzala.   Sombra. Euzkixak daukanik onena: keizpia. kéizpetan. (a). adberbioa. Itzalean.   A la sombra. Ederki egoten da keizpetan./ Negu guztia keizpetan dago zuen etxia.
kéja, kejía. (a). izena. Queja. kejía sártu. (c). aditza. Quejarse ante la autoridad. Auzokuak kejia sartu dabe aiuntamentuan, tabernako zaratekin ezin dabe burutu ta.
kéjante, kejántia. (d). adjektiboa. Erraz kexatzen dena. Zuen aittajauna be kejantia zan, ardixak piñua jaten bai; neri bronkia jaurti ostan baten. Luis
kejáu. (a). da aditza. Quejarse.
kejóso, -a. 1. kejoso, -a. (c). adberbioa. Kexati.   Quejoso. Ospittaletik nator. Amak oso kejosa pasau dau gaba./ Eztakitt ze daukan, baiña oso kejoso dabill aspaldian. 2. kejoso, -a, kejosúa, -ía. (c). adjektiboa. Kexatia.   Quejoso, quejica. Sekula etxuat ain persona kejosoik ezautu.
© Josu Okina
kemóltzo, kemoltzúa. (c). izena. Columna de humo, humareda. Etxen bat erretzen egon bia dau, kemoltzo galantak ikusten die ta.
kéndu. 1. kendu. (a). du aditza. Quitar. Esaldi arkaiko samar hau entzun izan diegu gure gurasoei: Ken akitt begixen bistatik. 2. kendu. (c). dio aditza. Itzali, itxi. Argixai kenduiozu./ Motorrai kendu./ Urai kendu. Ant. emon.
1. kera, keria. izena. (Antzuola) KEDA. "Aramaittakoari hala deitzen zioten. Eguneko azken kanpaiak ziren." Goizian Etim.: gaztelaniazko "queda". Ik. aremaittáko.
2. kéra, kéria. Egurraren eritasun bat. Juan. komentario 1
keríza. 1. keriza, kerizía. (b). izena. Itzala.   Sombra. Keriza edarreko arbolia dauke etxeaurrian./ Bere kerizia arrapau ezindda diardu txakurrak. 2. keriza, kerizía. (c). izena. Errainua.   Silueta oscura en fondo más claro. Egun sentixan gizon baten kerizia pentsau jatan. Ik. isladara.
kerráts, kerrátsa. (d). izena. Trangatu edo txarrantxatzerakoan kerruak botatzen duen azala eta zarramarra.   Polvo y paja que suelta el lino al cardarlo o agramarlo.