Hiztegia
kátxarro-saltzáille, kátxarro-saltzaillía. (d). izena. Etxez etxe asto edo mandoaz buztinezko ontziak saltzen dituena. Cacharrero, vendedor de objetos de alfarería. Oiñ ezta ikusten katxarro saltzailleik. Azen.: katxárro-saltzáille ere bai.
katxárrozar. 1. katxárrozar, katxárrozarra. (b). izena. Handia, itzela. Enorme. MAN kamioiak kriston katxarrozarrak dittun.
2. katxarrozar. Ik. kátxarro.
káusk!. (c). onomatopeia. (adierazkorra.) KOSK, KLAUSK . Onomatopeya que indica acción de morder. Zuen txakurrak kausk ein ddost ipurdittik./ Txakurrak, gutxien uste danian, kausk./ Gure aatiak txitxaria ikusi orduko klausk eta barrura.
kauskára, kauskaría. (c). izena. (adierazkorra.) KOSKÁRA, KLAUSKARA. Mordisco. Ze sagar da? Emongostazu kauskara bat?/ Klauskara dezentia ein ddotsa zuen Pitxirriok. Ik. ainkára.
káutetan. (d). KAUTAN. Nere, bere... artean. Para mis, sus... adentros. Nik neure kautetan oinddio, onek ze nai ete jok. Enotsan antzik emoten.
NEURE, BERE... KAUTETAN
kaxa, kaxia. (b). izena. (Eibar) "Culata de arma, corta o larga. Kaxak eitteko intxaurra. Intxaurrak besterik ez dau balio." (SB Eibetno).
kaxagiñ, kaxagiña. (b). izena. (Eibar) "Eskupeta-kaxak (kulatak) egiten dituena." Txirixo-kalian bizi ei zan Batista kojua, Eibarren kaxagiñik onenetarikua. (SM Zirik)
káza, kázia. (a). izena. Ehizea. Caza. Aurki zabaltzen da kazia.
KÁZAN, KÁZATIK, KÁZARA. Ehizean, ehizetik, ehizera. Kazan ein giñuan egun guztia./ Kazan dabill aitta./ Kazatik etorri zien atzo./ Kazara doiaz Riojara. kázan, kázatik, kázara. (b). adberbioa. KÁZATIK. KÁZAN, KÁZATIK, KÁZARA. (b). adb. Ehizean, ehizetik, ehizera. Kazan ein giñuan egun guztia./ Kazan dabill aitta./ Kazatik etorri zien atzo./ Kazara doiaz Riojara. Ik. eitzari.
kaza-txákur, kaza-txakúrra. (c). izena. Ehize-txakurra. Perro de caza. Kaza-txakur onak asko balio dau.
kázo. 1. kázo, kázua. (a). izena. Esnea berotzeko etab. erabiltzen den ontzia. Cazo. 2. kázo, kázua. (a). izena. Burruntzalia. Cazo, cucharón.
ke, kéia. (a). izena. KEE. Humo. Pub-etan zenbat eta ke eta zarata aundixaua, orduan da jente geixao. /e/ luze samarra, ia kee. Ik. keétu. Sua daon lekuan, keia. esaera. KEIA DABILLEN LEKUAN SUA GERTU. "Gazteleraz: 'cuando el río suena agua lleva'." (Lar Antz). keia emon. Ik. keétu. keiana eiñ. (c). esapidea. Joan, eta etorri ez. Arek pe keiana ein ddau, ogi billa joan, eta irurak eta arrastoik pez.
kedárra. 1. kedarra, kedarría. (b). izena. Tximiniari barrutik egiten zaion kostra. Hollín. Kedarra zatixak jausten die, tximinixia zikiña dago ta.
kedarría baino sikúaua. 1. kedarria baiño sikuaua. (c). esapidea. Oso lehorra:. Kedarria baiño sikuaua dago ogixa.
2. kedarria baiño sikuaua. (c). esapidea. Oso zekena. Kedarria baiño sikuaua da dendari hori.
2. kedarra, kedarría. izena. (Antzuola) "Beheko sutan zintzilik jartzen zen ontzi handia." (Lar Antz).
Beste lekuetan edarra esaten zaiona, ziur asko.
kedarrátu. (d). da-du aditza. Kedarraz bete edo zikindu. Ensuciar(se) de hollín. Tximinixia ziero kedarratuta dago./ Kedarria pegauta dagonian: kedarratuta. Tximinixia ero edozer gauza. Klem.
komentario 1