Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
kastígau
kátarro
2. kastígau. (d). du aditza. KASTÍAU. Arrak emea estali. Txakur, koneju eta horrelako abereez, batik bat.   Cruzar, cubrir, tratándose de ciertos animales. kastigau dau, norberaren ekimenez denean.
kastígu. 1. kastigu, kastigúa. (a). izena. Zigorra.   Castigo. Zuen kulpiagaittik danoi kastigua emon dosku maixu mozolo orrek. 2. kastigu, kastigúa. (c). izena. Prenda, en los juegos infantiles. Jokuan, erozeiñ jolasetan galdu dabelako zeoze ipintzen bajako, ba kastigua, alako kastigu. Don.
kastíllano, kastíllanua. (b). izena. Erdalduna, espaineraz egiten duena, nahiz eta andaluza edo naparra izan.   Castellano, español. Kastillano batekin ezkondu zan./ Kastillanuen zera ba, juramentua ta zera ta. Don. Gailegoei normalean gaillego.
kastíllerri, kastíllerrixa. (d). Castilla. Or Kastillerixan-da goizian aguardinttia erateko usadixua jaok. Don.
kástillo. 1. kástillo, kástillua. (b). izena. Castillo. 2. kástillo, kástillua. (c). izena. Enborrez edo zerrategiko oholez egindako pila txukuna. Egundoko kastilluak egoten zittuan Okandi aurrian./ Kastillo bat ero bi eukitzen giñuzen, baiña ziero sekatu artian gutxi; urtian zentimetrua sekatu behar dau natural sekatzeko. Benito. Oholak lodian zentimetroak beste urte egin behar omen ditu gazteluan, natural lehortzeko.
kastillótu. (c). Ebaitta gero kastillotu ein biar izeten die olak sikatu daittien.
katáe, -i,, katáia. (b). izena. KATE. Cadena. Kataia apurtu ta oillo guztiak arrapau zittuen./ Zelako katae politta daukazun. Ik. katanlótu, katanzíri. kataian dagon txakurran moduan. (c). esapidea. Aztoratuta eta zalapartaka. Kataian dagon txakurran moduan jarri jatan. kate motzian lotu. (c). esapidea. Hurbiletik zaindu. Aspadixan andriak kate motzian lotuta jaukak.
katágorri. (d). izena. Ardilla roja. Ik. katamíxar.
© Jaione Isazelaia
katakúma, -e, katakumía. (a). izena. Cría de gato. Bost katakuma eittu zuen katuak.
katáleju, katálejuak. (a). izena. Catalejos. Katalejuak ekarri dost Olentzerok.
© Ezezaguna
katamar, katamarra. (d). izena. KATAMAR-TXORI. Certhya brachydactyla. Txori txikia. Agateador.
katamarrán. (b). adberbioa. Gateando. Gure txikixak ikasi dau katamarran./ Katamarran ein neban azkenengo kilometrua.
© Aitor Usobiaga
© Ezezaguna
katamíxar, katamixárra. (b). izena. Urtxintxa. Kolore nabarrekoari, bereziki; gorrixkari Katamixarrak izaten dittuk, bi kolore dittuk, bat nabarraua dok, da beste bat gorrixaua; oni katagorrixa, da nabarrai katamixarra. Don. Ik. katágorri.
katanárru, katanarrúa. (d). izena. Larruzko monederoa.
katanlótu. (d). du aditza. KATENLOTU. Gurpila katez lotu bueltarik ez emateko moduan utziz; aldapa behera handiak jaisteko egin ohi da.   Atar las ruedas del carro para que éstas no giren, y así poder bajar cuestas pronunciadas arrastrando las ruedas. Burdixa kargau bia danian geldi egoteko sartu zirixa, da geldik burdixa. Katanlotu. Au kargatzen daonian sartzen zan ortik zirixa (goittik bera ganauak), ta klao, bueltaik ezin zeban eiñ au jote zebalako, arasia. Katanlotu esate jakon, da orri katanzirixa. Don. komentario 1 katelotúan. (c). adberbioa. Katanlotuta. KATELOTUAN IPI Ik. katanzíri, lior-lában.
katanzíri, katanziríxa. (d). izena. Kate-ziria; gurpilak mugitu ez daitezen gurpil-zuloan sartzen den ziria. Katanlotu esate jakon, da orri katanzirixa. Don. Ik. katanlótu.
katapardo, katapardua. izena. (Eibar) genetta genetta. Jineta. Ik. jíneta.
katápaz, katapáza. (b). izena. KAPÁTAZ. Capataz, encargado, contramaestre. Ori Altos Hornosen egon zuan katapaz. Ik. kontrámaixu.
kátar. 1. kátar, kátarra. (b). izena. Gato macho. Zuen katarra auzo guztian ibiltzen dok. 2. katar, katarra. (d). Neskataria.  Ligón. Zer moduz jabik gure katarra?. Sin. erbiar. Ik. erbí-árra izan.