Hiztegia
kastígu. 1. kastigu, kastigúa. (a). izena. Zigorra. Castigo. Zuen kulpiagaittik danoi kastigua emon dosku maixu mozolo orrek.
2. kastigu, kastigúa. (c). izena. Prenda, en los juegos infantiles. Jokuan, erozeiñ jolasetan galdu dabelako zeoze ipintzen bajako, ba kastigua, alako kastigu. Don.
kastíllano, kastíllanua. (b). izena. Erdalduna, espaineraz egiten duena, nahiz eta andaluza edo naparra izan. Castellano, español. Kastillano batekin ezkondu zan./ Kastillanuen zera ba, juramentua ta zera ta. Don.
Gailegoei normalean gaillego.
kastíllerri, kastíllerrixa. (d). Castilla. Or Kastillerixan-da goizian aguardinttia erateko usadixua jaok. Don.
kástillo. 1. kástillo, kástillua. (b). izena. Castillo. 2. kástillo, kástillua. (c). izena. Enborrez edo zerrategiko oholez egindako pila txukuna. Egundoko kastilluak egoten zittuan Okandi aurrian./ Kastillo bat ero bi eukitzen giñuzen, baiña ziero sekatu artian gutxi; urtian zentimetrua sekatu behar dau natural sekatzeko. Benito. Oholak lodian zentimetroak beste urte egin behar omen ditu gazteluan, natural lehortzeko.