Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
kaskarréko
kastígau
1. kastígau. (a). du aditza. Zigortu.   Castigar. Ama, maixuak errekreo barik kastigau nau.
2. kastígau. (d). du aditza. KASTÍAU. Arrak emea estali. Txakur, koneju eta horrelako abereez, batik bat.   Cruzar, cubrir, tratándose de ciertos animales. kastigau dau, norberaren ekimenez denean.
kastígu. 1. kastigu, kastigúa. (a). izena. Zigorra.   Castigo. Zuen kulpiagaittik danoi kastigua emon dosku maixu mozolo orrek. 2. kastigu, kastigúa. (c). izena. Prenda, en los juegos infantiles. Jokuan, erozeiñ jolasetan galdu dabelako zeoze ipintzen bajako, ba kastigua, alako kastigu. Don.
kastíllano, kastíllanua. (b). izena. Erdalduna, espaineraz egiten duena, nahiz eta andaluza edo naparra izan.   Castellano, español. Kastillano batekin ezkondu zan./ Kastillanuen zera ba, juramentua ta zera ta. Don. Gailegoei normalean gaillego.
kastíllerri, kastíllerrixa. (d). Castilla. Or Kastillerixan-da goizian aguardinttia erateko usadixua jaok. Don.