Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
karrakára
kárrill
kárrill, karrílla. (d). izena. Trenbidea. Beste batzuk karrillian, karrillían enpliatzen zien. Pezeta bi jornala. Aniz. Hitz ia galdua. Sin. trenbíde.
karrío, karriúa. (b). izena. Acarreo. Ansolak eitteittu lasto-karrio geixenak. Inesiboan, batik bat: KARRIUAN. karriúan. (b). adberbioa. Garraiatzen. Piñu karriuan dabitz jota sua./ Burdixakin karriuan zebillela errekatxora jausi zan burdi ta guzti./ Zeiñek ein bia dau karriuan?
kárro, kárrua. (b). izena. Zaldi-gurdia.   Carreta de caballos. Lau ijitto-karro pasau die./ Oiñ eztabill karroik bidetan. Asto edo mandoena ere bai. Idi edo behiek tiratua, BURDI. Ik. tríbuli, kótxe.
kárta. 1. karta, kartía. (a). izena. Gutuna. Kartia dago zuretako. 2. karta, kartía, -ak. (a). izena. Naipe. Bota daukazun kartaik altuena./ Etara kartak, brixkan ein biou ta kártak. (a). Naipes. Etara kartak, brixkan ein biou ta. kártetan ein. (a). aditza. KÁRTETAN JOKATU. Jugar a cartas. Ik. karta-jóku.
karta-jóku, karta-jokúa. (c). izena. El juego de los naipes. Ari be gustatzen jako karta-jokua.
kartá-sóbre, kartá-sóbria. (b). izena. Sobre. Seillua ta papela badaukat, baiña karta-sobria falta. Sin. sóbre.