Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
kardántxillo
kargádero
kargádero. 1. kargádero, kargáderua. (d). izena. Kanpoko ate gaineko habea. Harrizkoa nahiz zurezkoa. Ateburuko zerai kargaderua. Don. 2. kargádero, kargáderua. (c). izena. Materialetarako enborrak edo apeak kamioi handietara kargatzen diren tokia. Errepide ondoan egon ohi dira. Atxoteiko bidebarrenian zan lenao kargaderua.
karga-jasotzáille, karga-jasotzaillía. (c). izena. Harri-jasotzailea.   Levantador de piedras. Sin. arrijasotzáille.
kargá-jásotze, kargá-jásotzia. (c). izena. Pisu-jasotzea (harria, batik bat), harri-jasotzea.   Levantamiento de carga, de piedra. San Martzialetan karga-jasotzia dago aurten. Arri-jasotze entzuten da orain gehiago, baina adinekoek karga-jasotze diote. Lehen harriez gain ingudeak eta beste gauza batzuk ere jasotzen ziren apostuetan.
kargáu. 1. kargáu. (a). du aditza. Cargar. Ondo kargau burdixa. Ik. kárga. 2. kargáu. (c). du aditza. (arrunkeria.) Preñar a una mujer. Andria kargauta jaukak./ Uezaban alabia kargau juan. 3. kargáu. (c). da aditza. (eufemismoa.) Gehiegi edan, mozkortu.   Beber en demasía, emborracharse. Atzo afalostian kokoteraiño kargau giñuztan. kargáuta. (b). adberbioa. (lagunartekoa.) KARGA-KARGA EINDDA. Edanda, mozkortuta.   Cargado, bebido. Itxuria ertzañoi kargauta jeuan eta zeoze esan jotsan tabernarixai./ Aura astegunian be kargauta ikusikok sarri.