Hiztegia
kanísu, kanisúa. (d). izena. Canesú. Bixkarrian eukitzen daben zatixa, gero andik bera beste bat daukanian, kanisua dauka. Bizkarreko zati bat; milla modutara, jositta-ero, suelto-ero. Klem.
kankáillu, kankaillúa. (b). adjektiboa. Handia eta baldarra. Grandullón y desgarbado. Errezilgo iru kankailluk burrukia sortu zeben jaixetan.
2 komentario
kankildu. aditza. (Antzuola) "Jota egon, lehertuta egon... Bero onekin ziero kankildduta nao." (Lar Antz).
KANKILDUTA EGON, batik bat. Sin. baldáu.
kano, kanua. (c). izena. (Oñati) Kokote-ingurua. Ola jarraiketan badok, joko aut kanuan eta ikusiko dok.
kanpáe, -i,, kanpáia. (a). izena. Campana.
kanpae aundi, kanpae aundixa. izena. "Bueltarik jotzen ez duen kanpaia, agoniakoa. Agonixia joten dabena don... don... don... Astegunian kanpae aundixa ta jaixan kanpanbueltakua. Oiñ amaiketa laenetan, amaiketerdietan meza nausixa daonian joten dana." (Lar Antz).
kanpai txiki, kanpai txikixa. (b). Uberan, hiruretatik txikiena, bueltaka jotzen dena.
kanpanbueltako, kanpanbueltakua. "Bueltak ematen dituen kanpaia." (Lar Antz).
kanpai bédar, kanpai bedárra. (d). izena. . rhinantus mediterraneus. Campanilla. Bizi motza du. Berehala ateratzen du lora. Eskuan hartu eta eraginez gero kanpaiak bezela jotzen du. Asko ugaltzen da. Sin. kanpanilla bedar, txilin bedar, txirtxil bedar. komentario 1 Sin. dunba bédar.
kanpái-ots, kanpai-ótsa. (b). izena. Sonido de campana. Batzutan guretik entzuten die Elgetako kanpai-otsak.
kanpánilla. 1. kanpánilla, kanpánillia. (c). izena. Esku-kanpaitxoa. Campanilla. Sin. txíliñ. 2. kanpánilla, kanpánillia. (c). izena. Campanilla de garganta.
kánpo. 1. kánpo, kánpua. (b). izena. El campo. Guazen siestara, kanpua irabazten jaok eta./ Aurtengua urte ona kanpuandako. Goiko testuinguruetan, gehienbat. Laborantza-lurra, landaretza... zentzuan. Baina gaztelerazko "la ciudad y el campo" bereizketarako ez da erabili ohi.
2. kánpo, kánpua. (a). izena. Lo exterior, fuera. Neguan kanpua baiño barrua obe./ Euskal Herrittik kanpora bizi da./ Kanpuan otz eitten dau. Lekuzkoetan, batik bat. Ik. kánpora!.
kanpó-fúbol, kanpó-fúbola. (b). izena. FUBÓL-KÁNPO. Campo de fútbol. Lenao Altos Hornosen be bazan kanpo-fubola.
FUB
kanpókalde, kanpókaldia. (b). La parte exterior de algo. Etxian kanpokaldia ainbestian be badago, baiña barrukaldia zisko eindda. Ant. barrukalde.
kanpolarrósa, kanpolarrosía. (b). adjektiboa. Etxean kakatsua eta kanpoan atsegina dena. Desagradable en casa, simpático, -a fuera. Andra koittaua etxian da bera berriz jaun, ortik ziar. Kanpolarrosa majua don ori.
Kanpolarrosa, etxe-kakatsu. (c). esaera. Etxe-kakatsu hitza esaera honetan bakarrik entzun dugu. Esanahi bereko esaerak: Kanpolarrosa, etxe kardo./ Kanpolarrosa, etxe otso./ Kanpuan uso, etxian otso (Lar Antz).