Hiztegia
kámusa, kámusia. (d). izena. Sagardotarako erabiltzen den sagar mota geza. Cierta especie de manzana dulce que se utiliza para sidra. Esnabolak, kamusak eta boskantoiak sardaotarako erabiltzen die geixenbat.
komentario 1
kána, kanía. (d). izena. Kana. Metroa baino gutxixeago duen luzeera neurria (835,9 mm.). Cana, vara; medida de longitud, prácticamente en desuso, actualmente solo utilizada en los troncos de las pruebas de hachas. Kania lenao dendarixak pe bai. Telia be kanaka saltze juen lenao, uste juat... Mugertzako Kasildak ez ete juan erabiltzen kania? Mostradore ertzian kaxkak eindda eukitzen jittuan arek, eta kana bat eta kana bi... Klem./ Gure aittajuna-zanak kordelakin neurtzen jittuan txalak. Kania ta arria ta, aittatze jittuan, sekula ezkiñuan entendidu, baiña. Klem. Kana batek 8 ontza ditu.
kanaérdi, kanaerdíxa. (d). izena. KANERDI, KANAERDIKO. Media vara. KANAERDÍKO, kanaerdikúa. Kana erdi neurtzen duena; enborra, gehienbat. Sei kanaerdiko ebai biaittu bakoitzak. Ik. kána.
kánal. 1. kanal, kanála. (b). izena. Ubide handi samar eta ondo egina, errotarakoa, adibidez. Canal. Boluko kanalera jausi zuan bizikleta ta guzti. Ik. erréten. 2. kanal, kanála. (c). izena. Gauza batek, zenbait labanek, adibidez, duen erretentxoa. Canalillo de un cuchillo, por ejemplo.
kanalían. (c). adberbioa. Aberea hil eta garbitu ondoren. Pisuari buruz, batik bat. En canal (una res). Ez, bizipixura eztot nai tratuik; obe dou kanalian ikustia./ Ikusi ein biar ze pixu daukan kanalian.
kanaléra saldu. (c). esapidea. Hil-pisura saldu. Obe dozue begira baino kanalera saltzia. Ik. begíra saldu, bizipíxu, il-píxu.