Hiztegia
kálte, kaltía. (a). izena. Perjuicio, daño. Igezko uraundixak egundoko kaltiak ein zittuan.
Ant. euretáko kalte, kálte eiñ.
kaltzáu. (c). izena. Azpitik zerbait sartu jasotzeko, herren dagoen mahaia, adibidez; alboetatik edo gainetik ere bai. Calzar. Periodiku zati batekin kaltzaizu maixa. Ik. káltzu.
káltzu, kaltzua. (c). izena. Kaltzatzeko balio duena. Calzo. Bart ire anaia ezin zuan zutik egon ezta kaltzuekin be. Parranda biharamuneko esaldia. Ik. kaltzáu.
kamádar, kamadárra. (c). izena. Ohearen buruko aldea ixten duen partea, zurezkoa zein burdinazkoa. Komunetik bueltan kamadarra jo najuan buruakin./ Kamadarretik txintxiliz eukitzeittu prakak. Sin. oeadar. (Lein.). komentario 1
kámailla, kámaillia. (d). izena. Camilla. Goittik bera ilddakuak kamailletan, da kantuan erak. Ben. Orain kámilla.
kamaiña. komentario 1 1. kamaiña, kamaiñia. (d). izena. Ikazkin-txabola; eraikuntza osoa, alegia. Kamaiñia da dana, txabola dana. Mart.
2. kamaiña, kamaiñia. (d). izena. Ikazkinek-eta txabolan, ohol, lasto edo hostoz egiten duten ohea. Danai txabolia esate akon, baiña ari atzekalde ari kamaiñia esate gontxen. Mateo.