Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
kalbo
káletartu
káletartu. (b). da-du aditza. Kaletar bihurtu.
kale-txákur. 1. kale-txakur, kale-txakúrra. (c). izena. Kalean ibili ohi den txakurra.   Perro callejero. Aguazillak batzeittue kale-txakurrak. 2. kale-txakur, kale-txakúrra. (d). izena. Beti kalean dabilen pertsona.   Persona que hace mucha vida de calle. Atzo ez bazkaltzera..., ez afaltzera..., kale-txakur majua eindda ago./ Aspaldixan ezta ikusi be itten, kale-txakurra izen da aura beti baiña. Ik. jan-txákur.
kaleume, kaleumia. (b). KALEKUMA (EIB.). "Urbanita.   Basarritarrak ez diranak, kaletarrak, askotan zentzu txarrakin esanda." (SB Eibetno).
kalezátar, kalezatárra. (c). izena. Kaleko zarama. Gure gurasoek hala deitzen zioten kaleko zaborrei. Kalezatarra, pilan denboraldi bat euki ondoren, soroetan zabaltzen zen abonu gisa.   Basura. Sasoi baten kalezatarra karriatzen zeben basarrittarrak souan botatzeko. Oraingoa baino garbiagoa eta organikoagoa zen garai hartan kaleko zarama.
kalezátar-batzéille, kalezátar-batzeillía. (d). izena. Zabor-biltzailea.   Basurero, recogedor de basura. Sasoi batian kalezatar-batzeille izatia ofizio bajua zan.
kalezátar pílla, kalezátar píllia. (c). izena. Zarama pilatzen den lekua.   Basurero, lugar donde se amontona la basura. Gure sobarrenian kalezatar pillia egon zan gure mutikotan.
kálpar, kalpárra. (d). izena. Buruan ilea alde desberdinetara irteten den unea.   Centro de donde parte el pelo. Bi kalpar dauzka onek; au izango da elementua. Klem. Pertsona gehienek bat izan ohi dute, baina badira bikoak, eta hau, umetan behintzat, bihurritasun ezaugarria omen da.