Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
kalamonika
kaleko ogi
kálandra, -e, -ia, kálandria. (c). izena. KALANDRES. Alauda arvensis. Paseko txoria.   Alondra, calandria. Kalandriak paseko bidigarruekin batera ibiltzen die./ Kalandre (edo kalandria edo kalandra) gutxi etorri da aurten. Mugagabean hiru formak entzun daitezke. Elgetan kalandres eta txirri-txorro ere bai. (Saras Hegaz).
kalbárixo. 1. kalbárixo, kalbárixua. (c). izena. Calvario. Nik pasau doten kalbarixua eztotsat iñoi opa. KALBARIXUA PASAU, batik bat. kalbarixua pasau, batik bat. KALBARIXUA PASAU, batik bat. 2. Kalbárixuak. (c). izena. Gurutze-bidea, Garizumako elizkizuna. Domeka atsaldian Kalbarixotara joan biar izate zan Garizuman. Hamalau estazio edo erorialdi ditu Kalbarioak. Elizatik kanpo ere egin ohi zen lehenago. Kalbarixoko gaiña izeneko leku bat bada Idurixo baserritik Ondartza aldera.
kalbo, kálbua. (a). adjektiboa. Burusoila.   Calvo. Ik. kalbóso.
kalbóso, kalbosúa. (c). adjektiboa. (adierazkorra.) Burusoila, gutxi edo asko.   Calvo, en mayor o menor grado. Bai, ezautukok, alako surluze kalboso bat beti zaratia darixola ibiltzen dana.
kaldau. KALDIAU, GALDIAU. Ik. galdiau.
kalder, kalderra. (d). adjektiboa. (Eibar) KALDAR. Ruín, egoista. Zekenaren zekenez berekoia denarentzat erabiltzen dute Eibarko zaharrek. Denporatxua zeroian aurrera ta etxeko-andriak, ain kalderra ez izan arren, leun-leun luzetu zetsan. (SM Zirik)
kaldéroi, kalderóia. (d). izena. GALDERON, GELDAON. Txirikila jokoan, txirikila jotzeko erabiltzen den makila sendoa.   Palo que en el juego de la toña se utiliza para golpear a la txirikilla. Lizar adarrezko kalderoiak izaten die onenak. komentario 1 Ik. txiríkill.
kále. komentario 1 1. kale, kalía. (a). izena. Calle. Oso kale estuak dare Mondrauen. 2. kale, kalía. (a). izena. La calle, lo urbano. Baserrittik kalera joan zan bizitzera./ Kaleko jentia etortzen da gaztaiña lapurretara. Ant. básarri. 2. kale ero bale!. (b). esapidea. KALE ERO BALE. Zirt edo zart. Ointxe, kale ero bale, erabagi bat artu bia dogu. 3. kale, kalía. (b). izena. Kanpoa, barrua ez dena.   Lo exterior de un edificio; fuera, en casos de lugar. Ze denpora eitten dau kalian?/ Eskolatik kalera bota dabe./ Presuak kalera! Adin batetik gorakoek kanpo erabiliko lukete normalean testuinguru hauetan. Ik. kánpo. kalegorríxan gerátu. (c). esapidea. Etxerik gabe gelditu. Nausixak etara ein giñuzen etxetik eta kalegorrixan geratu giñan. Lanik gabe ere bai. 4. kále, kália. (b). izena. Hutsa; zerbait lortu edo azertatu nahi eta huts egitea.   Fallo, el no acertar con el objetivo. Boletan nik kalia kalian gaiñian./ Aprobauko nebalakuan, baiña kale. Sin. uts. kále eiñ. (a). du aditza. Huts egin.   Fallar, errar el golpe, el tiro, etc. Porterixa aurrian bakarrik zeuala kale ein zeban./ Neska batekin geldittuta zeuan, baiña kale ein ddotsa. kale emon. esapidea. (Eibar) "Atzera bota. Lau lagunen artian egindako biharra aurkeztu genduan leihiaketara, eta kale emon jeuskuen." (Zuaz Deb)
kalé-áixkora, kalé-áixkoria. (c). izena. Baserritarrentzat, aizkora txikia, hiruki formakoa, batik bat.   Llaman así los baserritarras al hacha pequeña, generalmente de forma triangular, que usan los kaletarras. Ganorabako aura kale-aixkora nano batekin etorri zuan basora. Gauza ezebeztzat dute baserritarrek.
kalé-básarri, kalé-básarrixa. (c). izena. Kalean edo kaleondoan dagoen baserria. Len kale-basarri mordoxkia zuan Zapatarikotik asi tta Altos Hornoseraiño.
kale-batze, kale-batzia. (d). Zerbaiten alde kalean egiten den diru-batzea.   Colecta Lagun-arteko gaztiak gaur kale-batzia dabe itsasuan galdu diranen famelixen alde. komentario 1
kalebistan. "Kaletik bistan, agerian. An dao terreno bat kalebistan." (Lar Antz).
kale-eske, kale-eskia. (c). izena. Colecta.
kalé-éuskera, kalé-éuskeria. (c). izena. Euskara kaxkarra, ia beti erdaraz ari diren kaletarrek egiten dutena.   El euskara de mala calidad que hablan los kaletarras que se expresan casi siempre en castellano. Bergan askok kale-euskera zelebre bat eiten dau. Zenbaitek auzoetan iritzi txarra du Bergarako kaleko euskaraz: Euskera bat dago lotsagarrixa Bergan, e, lotsagarrixa konpleto. Txotxo-berba konpletua dago Bergan. Mertz. Ik. Mastérrekako éuskera.
kale-garbitzáille, kale-garbitzaillía. (c). izena. Barrendero. Ori sasoi batian kale-garbitzaille ibili zuan. Barrandero entzuten da gehiago.
kaléjira, kaléjiria. (c). izena. Pasacalle. Zazpiretan kalejiria erriko txistulari bandian kontura. Sin. bidéko, pasákalle.
kaleko jira, kaleko jiria. izena. "Kaleko zeregiñak egin: ogixa, ura, errekauak, egunkarixa..." (SB Eibetno).