Hiztegia
kakáztu. (c). da-du aditza. Enmierdar. Beixak kakaztuta laga dabe ataixa. Irudizkoetan ere bai: Txibatua zala, etzala, beintzat betiko kakaztuta geratu zan./ Orrek gauzak konpondu biarrian kakaztu eitteittu.
káko, -u. 1. kako, -u, kakúa. (c). izena. Gakoa, gantxoa, eta baita gantxo formako edozer; batik bat gauzak eskegitzeko tetxuan edo paretan daudenak. Gancho. Kakotik zintzilik dago urdaiazpikua./ Guardasol kertenak kakudunak die.
Ik. gantxu (normalean gantxu burdinazkoa da, kako egurrezkoa). Ik. gántxu, -o. 2. kako, -u, kakúa. (d). izena. Clave, "quid" de la cuestión. Eurixa sasoiz eiñ ezian basarrittarrak jai; ortxe jaok kakua.
3. kako, -u, kakuak. "Zurezko zangoak. Zancos. Guk gaztetan egurrezko kako batzuk itte giñutzen, da an ibiltze giñan zein depora geixauan zutik ibilli. Sin. zánko. 4. kako, -u. Ik. súr-kaku.
kakóntzi, kakóntzixa. (b). adjektiboa. (adierazkorra.) Kakatia. Ume kakontzi onekin ezin ddot burutu.
Haurrez bereziki.
kakótu. (d). da-du aditza. Pertsona okertu, zahardadez edo. Baita fruta arbola baten adarrak frutaren pisuaz, etab. Encorvarse una persona, doblar(se) las ramas de un frutal, etc. Zaardadiakin okertzen dien orrek: kakotuta dago ta, esaten dok. Klem./ Petra ikusi dot kalian eta ziero kakotuta dago./ Adarrak majo kakotuta dauzka urdinsagarrak.
Kakuts, kakútsa. (d). adjektiboa. Kaka hutsa. Ondorengo esaeran bakarrik: On utsa, kakutsa. Pertsona onegia ez dela ona, alegia.
kalábaza. komentario 1 1. kalábaza, kalábazia. (b). izena. . Calabaza. Ik. kurkúbitta. 2. kalábaza, kalábazia. (b). izena. Calabaza, suspenso escolar. Ik. kalabazéro. kalábazia emon. (b). Dantza edo maitasun-harremana ukatu. Makiña bat kalabaza emon zostazun zuk gaztetan./ Garbiñe gustatzen jakon, baiña kalabazia emon zotsan, itxuria. Ik. azak emon, kulape emon.
kalabazéro, kalabazerua. (d). adjektiboa. Suspensuak ateratzen dituena. Zera dio Hilarik: Urtian-urtian txarteletara jun da preguntau eiteotxun. Ezpaziñuan zertzen, txartelik emun ez; kalabazia. Da gero bestiak, umiak, ari: "kalabazero, kalabazero!" Txaluak jo ta kalian. Hil.
kalámatrika. komentario 1 1. kalámatrika, kalámatrikia. (c). izena. Erretolika, jardunaldi luze eta ulergaitza. Ume txikiek egin ohi dituzten ekinaldiez esaten da sarri. Retahíla ininteligible, galimatías. Zuen mutiko txikixak jaukak kalamatrikia.
2. kalámatrika, kalámatrikia. (c). izena. Azpijokoa, amarrua. Gramatika parda. Auskalo ze kalamatrika asmatzen daben./ Oin be izango jok kalamatrikaren bat./ Kalamatrikako maistria zonan a, gure auzoko durangoarra. (AAG Eibes).
kalamidade. 1. kalamidade, kalamidadía. (a). adjektiboa. Calamidad. Gizajo kalamidade bat zuan.
kalamidade bat eindda egon. (b). esapidea. Estar hecho/a un/a calamidad. 2. kalamidade, kalamidadía. (b). izena. Calamidad, desgracia. Kalamidade bat ezpada pasatzen, aurten maats ona batuko da.
kalamidadekerixa, kalamidadekerixia. (c). izena. Kalamidadearen ekintza. Arek oinddio eingo joskuk kalamidadekerixan bat.
kálamo, kálamua. (d). izena. (Leintz, Oñati) "Cáñamo (planta textil." (Izag Oñ). Badakitzue kalamuekin lotute zela egoten dien [buzkantzak] eta lapikotik kalamu eta guzti, itxurie, buzkantzok. (AA ArrasEus, 232. o.).
kálandra, -e, -ia, kálandria. (c). izena. KALANDRES. Alauda arvensis. Paseko txoria. Alondra, calandria. Kalandriak paseko bidigarruekin batera ibiltzen die./ Kalandre (edo kalandria edo kalandra) gutxi etorri da aurten. Mugagabean hiru formak entzun daitezke. Elgetan kalandres eta txirri-txorro ere bai. (Saras Hegaz).
kalbárixo. 1. kalbárixo, kalbárixua. (c). izena. Calvario. Nik pasau doten kalbarixua eztotsat iñoi opa.
KALBARIXUA PASAU, batik bat. kalbarixua pasau, batik bat. KALBARIXUA PASAU, batik bat.
2. Kalbárixuak. (c). izena. Gurutze-bidea, Garizumako elizkizuna. Domeka atsaldian Kalbarixotara joan biar izate zan Garizuman.
Hamalau estazio edo erorialdi ditu Kalbarioak. Elizatik kanpo ere egin ohi zen lehenago. Kalbarixoko gaiña izeneko leku bat bada Idurixo baserritik Ondartza aldera.
kalbóso, kalbosúa. (c). adjektiboa. (adierazkorra.) Burusoila, gutxi edo asko. Calvo, en mayor o menor grado. Bai, ezautukok, alako surluze kalboso bat beti zaratia darixola ibiltzen dana.
kalder, kalderra. (d). adjektiboa. (Eibar) KALDAR. Ruín, egoista. Zekenaren zekenez berekoia denarentzat erabiltzen dute Eibarko zaharrek. Denporatxua zeroian aurrera ta etxeko-andriak, ain kalderra ez izan arren, leun-leun luzetu zetsan. (SM Zirik)