Hiztegia
kakótu. (d). da-du aditza. Pertsona okertu, zahardadez edo. Baita fruta arbola baten adarrak frutaren pisuaz, etab. Encorvarse una persona, doblar(se) las ramas de un frutal, etc. Zaardadiakin okertzen dien orrek: kakotuta dago ta, esaten dok. Klem./ Petra ikusi dot kalian eta ziero kakotuta dago./ Adarrak majo kakotuta dauzka urdinsagarrak.
Kakuts, kakútsa. (d). adjektiboa. Kaka hutsa. Ondorengo esaeran bakarrik: On utsa, kakutsa. Pertsona onegia ez dela ona, alegia.
kalábaza. komentario 1 1. kalábaza, kalábazia. (b). izena. . Calabaza. Ik. kurkúbitta. 2. kalábaza, kalábazia. (b). izena. Calabaza, suspenso escolar. Ik. kalabazéro. kalábazia emon. (b). Dantza edo maitasun-harremana ukatu. Makiña bat kalabaza emon zostazun zuk gaztetan./ Garbiñe gustatzen jakon, baiña kalabazia emon zotsan, itxuria. Ik. azak emon, kulape emon.