Hiztegia
káillu, kaillúa. (a). izena. Azal gogorgunea, eskuetakoa, batik bat. Callo. Eskuak kailluz beteta dauzka.
Ez dira berez minberak, babesleak baizik. Txerriaren azalari gaillu.
kaillútu. (c). da-du aditza. Kailuz bete. Ijittuak ankak ondo kaillututa eukittzeittue.
komentario 1
káiña. 1. káiña, káiñia. (a). izena. Caña de pescar. Artu kaiñia ta goazen Ondarruara.
2. káiña, káiñia. (c). izena. La caña del hueso, en contraposición a junta. Nik arrezkero beti kaiñatik ebaten notsan (buztana bildotsari). Kaiñia e, juntatik barik erdittik. Luis.
kaiñabéra, kaiñabería. (b). izena. . Arundo donax. Leku hezetan, istingi eta errekondoetan, batik bat, egoten den landare luze ezaguna. Caña. Kaiñaberak onak die baba-parratarako.
komentario 1
kaiñáda. 1. kaiñada, kaiñadía. (c). izena. Muina duen hezurra. Cañada, hueso que contiene tuétano. Muna etaratzen jakon azurra kaiñadia izaten dok; kaiñua, erdixan zulua eukitze jok eta. Kaiñadia muna daukana. Klem.
2. kaiñada, kaiñadía. (d). izena. Bernazurra. Tibia. Mugan bera jausi eta kaiñadia apurtu eban. (AAG Eibes).
kaiñeríxa, kaiñerixía. (c). izena. Cañería, caño. Kaiñerixak trabau die ta ur guztia kalian bera dator.
kaiñónazo, kaiñónazua. (c). izena. Cañonazo. Zortzi egunian bautizau barik euki giñuan, kaiñonazua kaiñonazuan geiñian, buenoo, arek zien egunak. Ben.
káiñu, kaiñúa. (c). izena. Soroetan, lurpean aspaldi eginak diren drenajeko urbideak. Caño, en particular el de tierra de labranza. Goldaketarakuan iñoiz golda-muturrak kaiñua arrapau izan dau./ Lengo kaiñu zarrak ondatuta dare.
kaiola, kaiolia. (d). izena. Oihalaren diseinua programatzeko ehundegiak duen tresna. Pieza del telar que sirve para programar el diseño de la tela. Gero, dibujua markatzeko goixan eoten zan aparato bat barilla askokin, eta orri esate jakon, itxuriagatik, kaiolia; ta makineta be bai. Josu.
Ehundegi tradizionalak ez zuen honelakorik, haren ondorengoak bai. Marrazkiak-eta egiteko balio zuen. Sin. makineta.
2. káixo, káixua. (d). izena. Larus sp. Kaioa. Gaviota. Lehenago hitz arrunta omen zen, baina orain gabiota esan ohi da. Esan beharra dago kaioak Bergararaino heldu ohi direla neguan eta aspaldi honetan udan ere bai inoiz.
1. káixo!. (a). interjekzioa. Hola, que tal. Kaixo, ze moduz? . komentario 1 -Kaixo, gizon. -Zer moduz Mixon? -Ondo Beteixon. -Jun da preguntaixon. esaera. Agurtzeko esaera. Mixo eta Beteixo Antzuolako bi baserri dira. Ik. ola!, ola!.
káixola. komentario 1 1. káixola, káixolía. (a). izena. Kaiola. Jaula. Txorixak kaixolatik iges ein ddau.
2. káixola, káixolia. (a). izena. (Leintz, Oñati) Habia. Sin. ápixa.
kája, kajía. (a). izena. Caja.
kajero izan. (a). Kajaren eramale eta arduradun izan. kajia ipini. (a). Denen artean gastatu beharreko dirua denek ipini. Kajia ipiñikou? Amarna euro.
kajá-kánbixo, kajá-kánbixua. (b). izena. Caja de cambios de un vehículo. Kaja-kanbixua apurtu jatak.
kajáko, kajakúa. estepan. (c). izena. Hospiziokoa. Hospiciano. Semetzat jaukek, baiña bera izatez kajakua dok. Sin. erríko, óspizioko. Ik. sasíko.
kajetola. "Gabonetan gozotegiek prestatzen zituzten egurrezko menbrillo-kajak. Zer gabon sari emon detsue?