Hiztegia
jo. JOTEN, Elosun izan ezik (JOTZEN). komentario 1 1. jo. (a). du aditza. Pegar. Ez izu jo umeik. Ik. artúa jo. jo batera eta jo bestera ibili. (c). esapidea. JO ONA ETA JO ARA. Noraezean edo galduta ibili. Basuan galduta ibili giñustan, jo batera eta jo bestera.
joka. (b). adberbioa. Pegando. Beti alkar joka dabitz.
jota. 1. jota. (c). adberbioa. Oso nekatuta. Jota joiak Lejarreta./ Ziero jota etorri zien mendittik.
Goian ikusten dugunez, JOTA JATOK, JOTA JOIAK... esan ohi da, adibidez, karrerista bat nekatuta doala ikusten denean, ia hizjoku bat eginez. 2. jota. (c). adberbioa. BURUTIK JOTA. Burutik jota, zoratuta. Ori eitteko ziero jota egon biok. jota garbi. (c). Hilda. Bueltakunen motorduna jota garbi. jóta kéia. (c). esapidea. JOTA SUA, JOTA FUEGO. Jota sua, ahalegin osoz. Lanian diardu jota keia. Ik. dáleketepego. jótera ein. (d). esapidea. Jotzeko kinada egin, edo joteko intentzioa edo zaletasuna izan. Ben.k etxean izan zuen idi batez zera dio: Beste bat euki giñuan jotera eitten ebana.
2. jo. (c). du aditza. Calcular. Asko jota, ogei urte eukikoittu. También, según el contexto, hacer una oferta. Behetik jo, goitik jo, gehixenera jota... (Ikus ondorengoak) beetik jo. aditza. Calcular u ofrecer por lo bajo. Orrek, beetik jota, eun kilo izangoittu./ Ik beetik jo, al dan gutxien eskeiñi géixenera jota. (b). esapidea. A lo más. Amar milla duro irabazikoittu, geixenera jota. góittik jo. esapidea. Calcular u ofrecer por lo alto. Eskatzerakoan goittik jo bia da, eta eskeintzerakuan beetik. Ik. erdíra jo. jo daigun. (b). esapidea. Pentsa dezagun, esate baterako. Jo daigun iñor ez datorrela itzaldira. Zer egingo dogu? 3. jo. (a). du aditza. Tocar. También música. Atia jo dabe./ Seirak jo dittue./ Tronpetia joten dau Peruk./ Kanpaiak joten diardue./ Txistua joten pasau da goiz guztia.
4. jo. (c). dio aditza. Narrua jo. Follar. Pagopian jo jotsan./ Oinddio ez i jotsak jo nobixiai. Harkoi samarra. Sin. narrútan eiñ, txórtan eiñ, txortía jo, narrúa jo. 5. jo. (b). du aditza. Norabidea hartu. Tomar una dirección, dirigirse. Ezkerretara jo giñuan./ Sasi artian aurrera jo zeben./ Gorutz jo dabe. (NORA edo NORUTZ jo).
góra jo. (c). esapidea. Recurrir a una instancia superior, apelar. Asuntua errixan ezpou konpontzen gora joko dou.
6. jo. (b). du aditza. Edan. Beber. Orrek egunero ogei txikito jokoittu./ Txanpan botillia jo najuan neuk bakarrik.
7. jo. (d). aditza. Eho. Tejer. Ta Bergaran be berdin esaten da, garixa jo edo telia jo. Josu. Ik. eo.