Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
jatxíera
jénero
jénero. komentario 1 1. jénero, jénerua. (b). izena. Kontsumitu eta saldu daitekeen edozer gauza.   Artículo, mercancía. Bazan gaur makiña bat jenero plazan./ Gerraostian etzeuan jeneroik diruakin be./ Bodarako erregalua. Oiñ beste gauza batzuk erregalau, baiña orduan jenerua erregalo. Gero urrengo egunian bodia ta. Ben. 2. jénero, jénerua. (c). izena. Mota, suerte.   Clase. Iru soiñu jenero be egoten zien. Dultziñia be bai. Sot. Orain klase gehiago.
jénixo. 1. jénixo, jénixua. (a). izena. Genio. Jenixo txarrekua da oso. 2. jénixo, jénixua. (c). izena. Carácter, tendencia (?). Oixe da orren jenixua bai, tta...
jénte, jentía. (a). izena. JENDE. Jendea.   Gente. Beti singularrean. Ik. napar-jénte. jenté áurrerako. (c). Jendearekin tratatzeko, publikoan hitz egiteko, etab. Langillia da oso, baiña eztau balio jente aurrerako. jenté áurrian. (c). Etxakon bape gustau ori jente aurrian esatia. jentián bistán. (b). esapidea. A la vista de todos. Ori igual jentian bistan jartzen da narrugorri. Ik. gazte-jénte, napar-jénte.
jentélaje, jentélajia. (b). izena. JENTÍLLAJE. Gentuza. Ze jentelaje bizi dok ire auzuan?/ Kontuz ibilli ari an dagon jentelajiakin. komentario 1
jentétsu, jentetsúa. (c). adjektiboa. Jende askokoa.   Multitudinario. Oso entierru jentetsua izan da.