Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
jaiobérri
jakítun
jakítun, jakitúna. (d). adjektiboa. Asko dakiena, jakintsua. Eskola asko dakiena, jaso dugun adibide bakarrean. Zuen moduko jakitunak ez ga gu; ez giñalako joan. Geu be joan bagiña nok daki noraiño aillegauko giñan. Fran. Gutxi erabilia.
jálgi. (d). da-du aditza. Landare batek hazia berez barreiatu.   Echar una planta la simiente por sí sola. Bedar txarrak, sasoiz ezpadie etaratzen, azixa jalgitzen dabe./ Garixa jalgi, baiña ez gaixuaaittik; eldu dalako eta gero egualdi siku bat aillegatzen bada ba, bere kaskaratik ba sikatu ta jalgi. Don. Belar txarrez, gehienbat. eztago garirik jalgitzen. esapidea. (Antzuola) "Inor zain ez dugunean edo presarik izateko arrazoirik ez dagoenean esan ohi da. Lehen garia jalgiz gero Eon zaitte trankill, ezaitte jun, eztao garirik jalgitzen da. Sin. umeik eztou laga negarrez etxian."(Lar Antz).
jamon eiñ. aditza. (Antzuola, Aramaio) Jaramon egin, kaso egin. Ez naiz konturatzen berba diferenteik, bakizu, sekula etxat jamonik eiñ. (Lar Antz)./ Orri jamonik pez.