Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ixkótu
izan
izan. (a). da-du aditza. IZEN. Ser, estar en, tener, haber... Ori pelotarixa izan zan./ Atzo Donostian izen giñan./ Naikua asti izan dau./ Biar izango da afarixa. Adinekoek IZEN esaten dute gehiago. an aizelakuan emen!. esapidea. (Eibar) Norbaiti agudo itzultzeko agintzeko erabiltzen da. Juari azkar, an aixelakuan emen! ez izan norbait. (c). esapidea. Ez bizi, hilda egon. Bera eztanian zela konponduko ete zien seme-alabok, aren ardura bakarra./ Zu be kontuak etaratzen juan ni ez naizenerako. ezta izango!. (b). esapidea. Harridura esapidea. —Alkatiak dimitidu egin dabela. —Ezta izango! éztalakuan be. (c). esapidea. Aunque parezca que no. Txikiteuan, eztalakuan be, diru mordua joaten dok. izanguan bizi. esapidea. Sekula betetzen ez den esperantzarekin bizi. Izarretan bizi don hori, izanguan beti. (Zuaz Deb). izatekua izan. (c). esapidea. Zelebrea, edo behar ez bezalakoa izan. Zu za izatekua zu. Kalera joan eta ogixa aaztuta etorri./ Diru guztia gastau. Zu za izatekua!/ Sagar guztiak arrapau dosku. Ori da izatekua ori! Beste doinu batekin esanda, alderantzizkoa esanahia ere har dezake. Karreria irabazi dozula, e? Zu za izatekua zu!
izán be. (b). juntagailua. Izan ere.   Conjunción de sentido consecutivo. Oso gaixki jokatu dau; izan be bezperan juergan ibilitta zeuan./ Oso asarre dago; izan be majo jo dotse adarra.
izan ezik, ezian. Ik. ezían, ézik.
ízar, izárra. (a). izena. Estrella.
ízara, ízaria. (a). izena. Sábana. Gaiñeko izara eta azpiko izara bereizten dira.
izárdi. 1. izardi, izardíxa. (a). izena. Izerdia.   Sudor. izárdi lárri, izárdi larríxa. (c). izena. Sudor frio, tiritona. Izardi-larrixak eta otzikarak izaittu ta obe dau oera sartzia. izardíttan. (a). adberbioa. Sudando. Goiz guztia nago izardittan. 2. izardi, izardíxa. (c). izena. Sapa.   Savia de las plantas. Ilgoran igotzen dotsa izardixak arboliai, ilberan gutxi.