Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
itzulikaldera
ixípula
ixípula, ixípulia. (c). izena. Ezpainetan eta buruan, batik bat, agertu ohi zen azaleko gaitza. Ixipula unea marroi eta minbera jartzen zen.   Erisipela. Kostra orrek urtetze juek pa, ezpanian da, leno buruan be makiña bat urtetze juan. Marroia izeten dok; ezpanetan da buruan; zorrixa ta zera ta; garbittasun gutxi zeuan lekutan-da ixipulia dabela-ta, umiak eskolara-ta, bat baiño geixao etortzen zittuan. Klem. komentario 1 Ik. San Martzíal. ixípula beltz, ixípula beltza. (d). Azaleko minbiziren bat, ziur asko. Ixipula beltza gaitza be badok. Narbaiza-goiko Maria il zuan, neuk etxakixat zer izan zan, nun urten ero ze; ixipula beltza zala ta... Klem.
íxko. 1. íxko. (b). izena. Idiskoa.   Novillo. Bi ixko ta biaia dare zaltaixan. Urtebete bat artekoa: txal-ixko. Ugalketarakoa: puestoko ixko. Idi gaztea: ixko-koxkor edo idi-gazte. Ik. biáe, txál-íxko. ixko eske. Ik. uméske. ixkua bota. Ik. ixkotu. 2. íxko, íxkua. (c). izena. (lagunartekoa.) Pertsona handi eta kirtena, lagun artean. I aiz ixkua, i! 3. íxko, íxkua. (a). (lagunartekoa.) Mutil erakargarria eta emakumetan trebea. Hori don ixkua; Redfor bera bera be txiki lagatzen jon.
ixkótu. 1. ixkotu. (c). du aditza. Idiskoak behia estali.   Cubrir el novillo a la vaca. Ixkotuta dago ta txalian geratuta egongo al da./ Laster eruan bia da biaia ixkotzera. Sin. ixkua bota, zezéndu, estali, serbidu. 2. ixkotu. aditza. (Antzuola) "Janariari gatz asko bota. Majo ixkotu dittuzu babak." (Lar Antz)