Hiztegia
ixil-póltsa, ixil-poltsía. (d). izena. Isilpeko, ezkutuko diru-poltsa. Bolsa secreta de dinero. Nundik norako diruekin jarabik gure andriak ainbeste dotoretasun? Ixil-poltsaren bat bajaukak baztarren batian gordeta. (SM Zirik)./ Errezelu txarrak eindda gizonoi, asi da begira, eta sakapian agertu ixil-poltsia
ixípula, ixípulia. (c). izena. Ezpainetan eta buruan, batik bat, agertu ohi zen azaleko gaitza. Ixipula unea marroi eta minbera jartzen zen. Erisipela. Kostra orrek urtetze juek pa, ezpanian da, leno buruan be makiña bat urtetze juan. Marroia izeten dok; ezpanetan da buruan; zorrixa ta zera ta; garbittasun gutxi zeuan lekutan-da ixipulia dabela-ta, umiak eskolara-ta, bat baiño geixao etortzen zittuan. Klem. komentario 1 Ik. San Martzíal. ixípula beltz, ixípula beltza. (d). Azaleko minbiziren bat, ziur asko. Ixipula beltza gaitza be badok. Narbaiza-goiko Maria il zuan, neuk etxakixat zer izan zan, nun urten ero ze; ixipula beltza zala ta... Klem.