Hiztegia
itxasálde, itxasaldía. (b). izena. El litoral, la zona de la costa. Guazen itxasaldera atsalde pasa. Kosta alde ere bai.
itxasántzar, itxasantzárra. (b). izena. ETXESANTZAR. Ganso. Paseko hegaztia. Bart itxasantzarrak pasaurik izan bia dabe, obetik entzuittut karraskarak eta. Azen.: itxásantzar ere bai. Ik. ántzar.
itxas-maria, itxas-maria. (c). izena. (Eibar) Marea. Baiña beera egin ebana itxas-maria zan. (SM Ezten).
itxas-orróe, -i, itxas-órroiak. (d). izena. Uberatik inoiz entzuten diren itsasoaren orroak, eguraldi txarra datorrela adierazten omen dutenak. Rugidos del mar que se perciben algunas veces desde Ubera y que indican empeoramiento del tiempo, según los baserritarras. Entzun..., itxas-orroiak die ta laster da negua.
1. ítxi. (a). dio-du aditza. (Angiozar, Leintz, Oñati, Ubera) Utzi. Dejar Orduantxe billurtu eta fubolai itxi ein nutzan. (AA ArrasEus, 186. o.) / Gaur panaderuak eztau ogirik itxi. Osintxuko oso adinekoek ere bai. Iru ume itxi zittuan. Aniz. Mertzedesek dio itxi eta laga, bata zein bestea ezagutu dituela txikitatik. Sin. laga.
2. ítxi. 1. itxi. (a). du aditza. Cerrar. Atia itxi urtetzerakuan.
Sin. zerráu. 2. itxi, itxixa. adjektiboa. De caracter cerrado. Gaztetan oso itxixa ziñan. Ik. zerráu.
ítxu, itxúa. (a). izena. Ciego, -a. Itxua etorri da eskera./ Anguzarko soiñujolia itxua da./ Itxu dago aspaldittik.
Eztao itxuagorik ikusi nai eztabena baiño. esaera. (Antzuola) (Lar Antz).
Itxuán erríxan túertua nausi. (c). esaera. Lan, eginkizun edo kirol batean, trebetasun gutxi duen norbait izan daitekeeela nagusi, besteak aldrebesagoak edo makalagoak badira. ítxu-itxúan. (b). adberbioa. A. A ciegas. Jomeinin esana itxu-itxuan betetzen dabe irandarrak./ Ezizu etxia itxu-itxuan erosi.
ona ago i itxuei laguntzeko. esapidea. ONA AGO I ITXUAI ARGI EITTEKO.. "Inori laguntzeko prest ez egon." (Lar Antz).
itxú-ítxuka. (b). A la gallinita ciega (jolasa). Gustora ibiltze giñan umetan itxu-itxuka. Ik. begitxúan ibili.