Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ittúrri
itxitura
ittúrri, itturríxa. (a). izena. Iturria.   Fuente. ITTURRIKO URA. Agua de la fuente. Ittúrri Nausíxa. (c). izen propioa. Elorrioko plazako iturria, oso ezaguna. Norbait zoro samarra denean Ori Itturri Nausixan ura erandakua dok.
itturri-begi, itturri-begixa. (Eibar) ITTURRI-BURU. "Manantial, madre.   Urak urtetzen daben hatx bittartia." (SB Eibetno). Ik. zan.
itxas-aixe, itxas-aixia. izena. (Eibar) "Itxasotik sartzen dan haixia, gehixenetan fresko eta umela" (SB Eibetno).
itxasálde, itxasaldía. (b). izena. El litoral, la zona de la costa. Guazen itxasaldera atsalde pasa. Kosta alde ere bai.
itxasántzar, itxasantzárra. (b). izena. ETXESANTZAR. Ganso. Paseko hegaztia. Bart itxasantzarrak pasaurik izan bia dabe, obetik entzuittut karraskarak eta. Azen.: itxásantzar ere bai. Ik. ántzar.
itxásertz, itxasértza. (b). izena. La orilla del mar, la costa. Udan jentia itxasertzera joaten da.
itxaskabra, itxaskabria. izena. (Eibar) Cabracho.
itxas-maria, itxas-maria. (c). izena. (Eibar) Marea. Baiña beera egin ebana itxas-maria zan. (SM Ezten).
itxáso, itxasúa. (a). izena. ITXESO . El mar. Adineko batzuek itxeso ere bai.
itxas-orróe, -i, itxas-órroiak. (d). izena. Uberatik inoiz entzuten diren itsasoaren orroak, eguraldi txarra datorrela adierazten omen dutenak.   Rugidos del mar que se perciben algunas veces desde Ubera y que indican empeoramiento del tiempo, según los baserritarras. Entzun..., itxas-orroiak die ta laster da negua.
itxe. Ik. étxe.
1. ítxi. (a). dio-du aditza. (Angiozar, Leintz, Oñati, Ubera) Utzi.   Dejar Orduantxe billurtu eta fubolai itxi ein nutzan. (AA ArrasEus, 186. o.) / Gaur panaderuak eztau ogirik itxi. Osintxuko oso adinekoek ere bai. Iru ume itxi zittuan. Aniz. Mertzedesek dio itxi eta laga, bata zein bestea ezagutu dituela txikitatik. Sin. laga.
2. ítxi. 1. itxi. (a). du aditza. Cerrar. Atia itxi urtetzerakuan. Sin. zerráu. 2. itxi, itxixa. adjektiboa. De caracter cerrado. Gaztetan oso itxixa ziñan. Ik. zerráu.
itximustruka. adberbioa. "Zalapartaka." (Lar Antz).