Hiztegia
itxasálde, itxasaldía. (b). izena. El litoral, la zona de la costa. Guazen itxasaldera atsalde pasa. Kosta alde ere bai.
itxasántzar, itxasantzárra. (b). izena. ETXESANTZAR. Ganso. Paseko hegaztia. Bart itxasantzarrak pasaurik izan bia dabe, obetik entzuittut karraskarak eta. Azen.: itxásantzar ere bai. Ik. ántzar.
itxas-maria, itxas-maria. (c). izena. (Eibar) Marea. Baiña beera egin ebana itxas-maria zan. (SM Ezten).
itxas-orróe, -i, itxas-órroiak. (d). izena. Uberatik inoiz entzuten diren itsasoaren orroak, eguraldi txarra datorrela adierazten omen dutenak. Rugidos del mar que se perciben algunas veces desde Ubera y que indican empeoramiento del tiempo, según los baserritarras. Entzun..., itxas-orroiak die ta laster da negua.
1. ítxi. (a). dio-du aditza. (Angiozar, Leintz, Oñati, Ubera) Utzi. Dejar Orduantxe billurtu eta fubolai itxi ein nutzan. (AA ArrasEus, 186. o.) / Gaur panaderuak eztau ogirik itxi. Osintxuko oso adinekoek ere bai. Iru ume itxi zittuan. Aniz. Mertzedesek dio itxi eta laga, bata zein bestea ezagutu dituela txikitatik. Sin. laga.