Hiztegia
irribárre, irribarría. (c). izena. Sonrisa. Irribarre politta dauka arek./ Irribarrez dator zuen neskatillia.
Adinekoentzat arrunta; gazte eta helduek ez dugu ia entzun etxean. Berriz ere ezaguna batuari esker. irribárre eiñ. (c). Sonreir. Ik. barrez-bárrez.
irrintzaráta, irrintzaratía. (d). izena. Irrintza-zarata, ardatza olio gabe duen gurdiak ateratzen duen hotsa. Ta ori arriuoi ala juten zan, burdixa berriz irrintzaratiakin soiñua juaz, ipini jaboia ero intxaurra ero zeoze irrintzia ataratzekua ero. Juana.
Sin. burtirríntza.
irríntzi. 1. irrintzi, irrintzíxa. (c). izena. Zaldiaren oihua. El relincho del caballo. Zuen biorra ipursaltoka zebillen irrintzi baten./ Aren irrintzixa guretik pe entzuten da.
irrintzi eiñ. (c). Relinchar. Zaldixak irrintzi ein ddau. Don.
2. irrintzi, irrintzixa. izena. (Eibar) Lekaioa, pertsonaren irrintzia. Sin. lékaixo.