Hiztegia
íputei, íputeixa. (c). izena. ÚPATEI. Upategia. Aldapan eginak dauden baserrietan, azpian geratzen den lokala, zeinetara ukuiluko zimaurra bota ohi den. Bodega; en algunos caseríos construídos en contraterreno se llama así al local situado bajo el nivel de la cocina, que en otra época sería bodega, a donde se arroja el estiércol de la cuadra. También se utiliza como bodega o para otros menesteres. Upateixa ba, satsa ero, oilluak ero, sardaua ero. Etxiak zela aldapan egoten zien jeneralmente, plantatik plantaerdi aprobetxauaz. Don. Sin. espanta (Elg., Sor.).
irabázi. IBAAZI ere badio oso itxi egiten duen zenbaitek.
1. irabázi. (a). du aditza. Ganar, vencer. Induraiñek irabazi dau. 2. irabázi. (c). du aditza. Ganar dinero. Orrek illian berrogei milla duro irabazteittu./ Lau seme alaba dauzke irabazteko sasoian./ Garixa ebaitzera. Baitta neskak pe Arabara garixa ebaitzera, irabaztera. Ben.
IRABAZTEKO, edo BIZIMODUA IRABAZTEKO edadea daukala norbaitek, esan ohi da. Ik. irabazi. Irabaziala irazi. (c). esaera. Irabazi ahala gastatu. Orrek badakizu zer eitten daben: irabaziala irazi. Ik. irázi. 3. irabazi. (b). du aditza. Hazi pertsona, animalia edo landare bat. Crecer. Txal gaztiak asko irabazten dau./ Zela irabazi daben zuen neskatilliak.
Txakurtxikixak poltsikuan baiño gutxiago irabazi. esaera. Gutxi hazi (landarea, txahala edo beste edozer). Txakurtxikixak poltsikuan baiño gutxiao irabazten dau arbola onek. 4. irabazi, irabazíxa. (c). izena. Ganancia. Ortik eztozu etarako irabazi aundirik./ Urtebeteko irabazixak astebetian gastau zittuan./ Iñun ezeuan irabazirik kalian. Hil.
irabazíxan. 1. irabazixan. (c). adberbioa. Dirua irabazten. Familixa orretan iru semiak irabazixan dare.
2. irabazixan. (c). adberbioa. Pisua edo altuera irabazten. Oinddio txal ori irabazixan dago.
irabazpíde, irabazpidía. (c). izena. Dirua edo bizimodua irabazteko modua. Medio de vida, modo de ganar dinero. Basarrixan be etzeuan irabazpide aundirik eta tabernia ipiñi zeban./ Ezta jakitten nun egon leiken irabazpidia.
irabaztéille, irabazteillía. (b). izena. Irabazlea. Ganador. Zeintzuk izan die partiduko irabazteilliak?
irago. aditza. (Eibar) IRAGOTU. 1. irago. aditza. (Eibar) IRAGOTU. Altzairu tenplatuari tratamentu termikoa eman, tenpleak eman dion gogortasuna neutraltzeko. Iragotizu apur bat geixago gubil-zabal au. (AAG Eibes) 2. irago. aditza. IRAGOTU. Lotsagorritu. Esan zetsazen berbekin iragotuta laga eban. (AAG Eibes)