Hiztegia
ipurmámiñ, ipurmámiñak. (c). izena. Nalgas. Azelakotxe ipurmamiñak dauzkan. Pluralean batez ere. Ik. ipurrátal.
ipurmatráilla, ipurmatraillía. (c). izena. Ipurmasaila. Glúteo. Mekauen, iri asi jak ipurmatraillak./ Adarra sartu zotsan ezkerreko ipurmatraillan. Sin. ipurrátal.
ipúrnarras, ipúrnarrasa. (c). adjektiboa. De culo bajo. Tratándose tanto de personas como de animales; o cosas, como de un coche, por ejemplo. Oillo ipurnarras ori il biou saldia eitteko./ Kotxe politta pentsau jata, ipurnarras samarra izatia eze.
ipurrátal, ipurratála. (c). izena. Glúteo. Granuak urten doste ezkerreko ipurratalian. Ipurratal ipurdiaren zati bakoitza, ipurmamiñ, berriz, multzo osoa.
Sin. ipurmatráilla.
ipúrsalto, ipúrsaltua. (c). izena. Animaliak ipurdia jasoz egiten dituzten saltoak. Pertsonenak ere bai, testuinguru umorezkoan, ia beti. Eta gero akabatzen zan aura plazan, da an be eiñ beste ipursalto batzuk eta tira, konforme danok. Sot.(AA BergEus, 334. o.).
ipúrsaltoka. (b). adberbioa. Ipurdi saltoak eginez. Astua ipursaltoka asi zan da marmintt guztiak lurrera./ Zuen biorra ipursaltoka zebillen irrintzi baten. Sin. aketixen, sáltoka. Ik. zapósaltoka.
ipurtálde, ipurtaldía. (c). izena. Ipurdi aldea. El culo, la zona de las nalgas. Zapatilliakin emun dotsa amak eta eztau otzik izango ipurtaldian./ Azelakotxe ipurtaldiak dauzkan
ipúrtargi, ipúrtargixa. (b). izena. Luciérnaga. Oiñ ezta ikusten len beste ipurtargi.
Argi gutxi egiten duten kriseilu edo bonbillez zera esan ohi da: Bonbilla orrek ipurtargixak baiño argi gutxiago eitten dau.
ipúrtariñ, ipúrtariña. (c). adjektiboa. Geldi egon ezin den pertsona. De culo inquieto. Mutil sinpatikua da, ipurtariñ samarra izatia eze.
Sin. ipúrloka.
ipurtatx, ipurtatxa. (d). izena. Turón. komentario 1 pitótx, pitótxa. (d). izena. putorius putorius. Turón. Sin. ipurtatx.
ipúrtaundi, ipúrtaundixa. (b). adjektiboa. Ipurdi handikoa. De culo grande. Mutill ipurtaundi batekin zoian.
ipúrterre. 1. ipúrterre, ipúrterria. (b). adjektiboa. Tomate erreusei esaten zaie. Dícese de los tomates defectuosos. Tomate asko dago, baiña geixenak ipurterriak.
2. ipúrterre, ipúrterria. (c). adjektiboa. Zazpikia, jenio zitalekoa. Dícese de las personas cascarrabias, de mal genio. Zittalaua ta ipurterriaua da eztakitt ze baiño.
Ik. zázpiki.
ipúrtoker, ipúrtokerra. (c). adjektiboa. Ipurdia okerra duen pertsona edo animalia. De culo torcido. Batzuk izateittuk personak ipurtokerrak; bat bazuan Markiko kriaua; oker okerra jeukan ipurdia. Xixili jak ointxe puxkat ipurtokertuta. Klem.
ipurtxíntxur, ipurtxintxúrra. (c). izena. IPURTXONTXOR, IPURTXUNTXUR. Ipurzintzurra. El coxis. Artu dot zartara bat ipurtxintxurrian mai ertza jota...