Hiztegia
iñúndik iñóra. adberbioa. Inola ere ez. De ningún modo. Ezin dau iñundik iñora lanik topau. Sin. ezégatik (pe), ezéla (be), ezétara (be), iñolá be.
iñúndiko, iñúndikuak. (c). izenlaguna. Alde eta modu guztietakoak. De todas partes, clases, estilos... Santa Luzietan iñundiko ijitto guztiak juntatzen die./ Iñundiko katai guztiak zaroian jantzitta./ An zeren Bixkai guztikuak eta iñundikuak.
iñúngo, iñungúa. (a). izenlaguna. De ninguna parte (ezezkoetan bakarrik esana). Ori ezta ez emengua ta ez iñungua.
iñungo asmorik ez euki. (c). esapidea. IÑUNGO GOGORIK EZ EUKI. Inolako asmorik edo gogorik ez izan.
iódo bédar, iódo bedárra. (d). izena. . Chelidonium majus. Árnica, celidonia. Ebakiak eta osatzeko erabiltzen den belarra.
Sin. árnika bédar, ebági bédar, pínpiño bédar.
ípar. 1. ipar, iparra. (d). Norte. Sin. nórte. 2. ipar, ipárra. (c). izena. IPAR-ÁIZE, IFAR, IFAR-AIZE. Iparraldetik edo ipar-ekialdetik jotzen duen haizea. Viento Norte o Noreste. Udan iparrak joten badau, denpora sikua.
Sin. norte-aize, nórte. Ik. égoe, -i, frantzía-ípar, nórde. Ifarrak berorik ez, pobriak lagunik ez. esaera. Dirurik eza eta lagunik eza alkarren kideko izaten ei dira. (SM Ezten).
ipar-laiño, ipar-laiñua. izena. (Eibar) IFAR-LAIÑO. "Cúmulos, estratos, nubes que anuncian el mal tiempo. Itsasaldetik sartzen diran lainuak." (SB Eibetno).
ipar-lauso, ipar-lausua. izena. (Eibar) IFAR-LAUSO. "Neblina que entra desde el mar. Mendarotik aurrera sarri egoten da." (SB Eibetno).
ipi-apa. adberbioa. (Eibar) Zehatz-mehatz. Kontau zetsazen ipi-apa euren arteko gorabera guztiak. (SM Ezten).
ipíñi. (a). du aditza. IPINI, IFIÑI (ELG.). Poner. Neurrixan ebai, doblatzen ziñuan, da sokia ifiñi; bera etortzen da exato bia dan lekura. Enr. Adineko askok ipini dio. Sin. jarri.
ipíñitako, ipíñitakua. (c). izena. IPINITTAKO. Negozioan, apustuan, karta-jokoan... aurrez ezartzen dena. Lo invertido en el negocio, lo puesto como señal en una apuesta o a las cartas. Ipiñitakua jasotzen bou, pozik./ Zenbat izan zan ipinittakua?
IPINITTAKO ahoskatu ohi da sarri.
ipitta. "Pequeña escoba hecha con ramas de sáuco. Itsuski edo eskoba txiki bat, gehixenetan labia garbitzeko erabiltzen dana." (SB Eibetno).