Hiztegia
inpórta báre, inpórta baría. (c). adjektiboa. INPÓRTAREBAKO, INPORTABAKO (UB., ANG.). Inportabakoa, ezer inporta ez zaiona. Dejado, -a, el/la que no se preocupa de nada. Ola txarrixan moduan gizentzeko, zela izen leike aiñ inporta baria./ Inporta baria izan bai, tta teillatuko ittuinei kasoik pez, da azkenian etxiak beia jo.
Mugatuan ia beti.
inpórta izan. (a). dio-zaio aditza. NOR-NORI. Importar. Etxat bape inporta afaldu ezta be./ Ze inporta dotsa ari gurian pasatzen danak?/ Bai zuri inporta be Afrikako kontuak.
Inporta, inporta, inportako. Hiztun onek ez dute «inportatzen» esaten. NOR-NORI zein NOR-NORI-NORK: Etxat inporta zuk esaten dozuna, edo eztost inporta zuk esaten dozuna(k?).
inpórtante, inpórtantia. (a). adjektiboa. Importante. Telebisiñuan agertu zan. Oso inportantia eindda dago.
Ironiaz erabiltzen da sarri: Inportantia da aura bere ustez.
intenzíño, intenziñúa. (a). izena. Intención. Gerrittik gora tensiñua eta gerrittik bera intenziñua. (c). esaera. Zahartzaroko ajeen ondorioak modu umoretsuz azaltzen dituen esaera. Da Benitxo, diñuenez emakume kontuan-da ondo egon biar jok Frantzia, e? Behin gure lagun bat medikuarenean tentsioa hartzetik zetorren, eta galdetu genion: