Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
illetargi
ilusiño
ilusiño, ilusiñúa. (a). izena. Ilusión. ilusíñuak egin. (b). Hacerse ilusiones. Mutilloi ilusiñuak eindda zeuan, itxuria, neskia ezkonduta zeuala jakin zebanian.
imájiña, imájiñia. (c). izena. Irudia.   Imagen. San Pedron imajiñia kendu dabe altaratik./ Etxata joaten aren imajiñia burutik.
imíllen, imíllena. (d). izena. IMÍLLAUN, IMILLAEN. Iminaren laurdena. Aleak neurtzeko edukiera neurria eta hartarako zurezko ontzia, 3,5 litro eta 3 kg inguru (gari) hartzen dituena.   Celemín. Medida de capacidad y recipiente equivalente a un dieciseisavo de fanega. Gurian bazan egurrezko ontzi kuadrau bat imillena esate jakona; alde batetik imillena ta bestetik imillen erdikua./ Abadiai Angiuzarrera imillen bat. Denpora txarra zanian arek konjurua ein biar eban, obligaziñua. Urtero-urtero imillen bat. Ben./ Imillauna: iru kilo babia baldin bada, artua be iru kilo, garixa usten dot bi tterdi ero. Garixa rasiauta izeten da imillaunian, eta bestia torretuta. Don. Azen.: ímillen eta ímillaun ere bai. Imillena deituriko zurezko neurri-ontziak alde batetik imillena hartzen du, eta bestetik, buelta emanda, imillen erdi. Ik. ánega.
imíllen erdí, imíllen erdíxa. (d). izena. IMÍLLAUN ERDI. 1,75 l eta 1,5 kg (garia) gutxi gorabehera. Baita neurtzeko zurezko ontzi bikoitz karratua, normalean alde batetik imilauna eta bestetik imilaun erdia hartzen duena. Ontzi honi IMILLEN ERDIKO edo IMILLAUN ERDIKO ere deitu ohi zaio.   Un treintaidosavo de fanega. La medida más pequeña de la serie. También el recipiente con que se mide. Imillaun erdi: alde batetik axal-axala izeten zan, da bestetik sakontxuaua, lau kuadrokua. Don. Azen.: ímillen erdi ere bai. Ik. ánega.