Hiztegia
ílluntzi, -e, ílluntzia. (a). izena. Iluntzen hasten denetik afarira arteko tartea. El anochecer. Illuntzi gehiago illuntze baino.
íllúntzi bédar, illúntzi bedárra. (d). izena. . Ez dakigu zein bedar den. Illuntzi bedarra izengok e, illuntzian batu eitten dok bedar ori; illuntzira batu. Bere zerian, udabarrixan-da, egunez xabal-xabal egoten da euzkixa artzen, da euzkixakin batera batu eitten da. Don.
illuntzión. (c). interjekzioa. Ilunabarreko agurra. Gutxi erabilia. Atsaldeon (argi samar dagoenean) eta gabon (ilun samar dagoenean) dira arruntak.
illuntzittu. (d). du aditza. Ilunabartu, iluntzea etorri. Laster illuntzittuko jok eta obe dozue lanai lagatzia. Klem.
illúrentzia eguna. (d). IDULENTZIA EGUNA. Induljentzia eguna. Hala esaten zitzaion Bariku Santu egunari. Etim.: «induljentzia»