Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
illárgi
illunáldi
illunáldi, illunaldíxa. (c). izena. Ilun dagoen momentua. Lainoagatik bat-batean iluntzen denekoa, gehienbat.   Momento de oscuridad. Illunaldixa dauka egualdixak, goizian euzki ederra egon da baiña.
illúndu. 1. illundu. (a). da-du aditza. Hacerse de noche, oscurecer. Neguan belaxe illuntzen dau./ Persianak jetxi ezkero kuartua illundu eitten da./ Eguna illundu dau./ Etxia illundu da 2. illundu. aditza. (Eibar) Pavonar. Ik. urdin-illundu.
illúnkera, illúnkeria. (c). izena. Eguna eta gauaren bitarteko hori. Denborazko kasuetan ia bakarrik.   El anochecer, el paso del día a la noche; el crepúsculo vespertino. Atzo, illunkeran, aizerixa pentsau jatan zelaixan. Ik. illunábar, ílluntzi, -e, istantz.
íllunpe, íllunpia. (c). izena. Iluntasuna.   Oscuridad, tinieblas. Argixa joan zanian ordu erdi inguru ibilli nitzan illunpian. NON kasuan, gehienbat. Bergara eta Antzuola artean, oso paraje ilunean dago Illunpe baserria. Ik. illuntásun, illun.
illuntásun, illuntasúna. (b). izena. Oscuridad. Etxe artako illuntasunak tristuria emuten dost.
ílluntzi, -e, ílluntzia. (a). izena. Iluntzen hasten denetik afarira arteko tartea.   El anochecer. Illuntzi gehiago illuntze baino.
© Jaione Isazelaia
íllúntzi bédar, illúntzi bedárra. (d). izena. . Ez dakigu zein bedar den. Illuntzi bedarra izengok e, illuntzian batu eitten dok bedar ori; illuntzira batu. Bere zerian, udabarrixan-da, egunez xabal-xabal egoten da euzkixa artzen, da euzkixakin batera batu eitten da. Don.