Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
illunábar
imintzik
illunábar, illunabárra. (d). izena. Anochecer. Gu etxera orduko illunabarra izango da. Hitz ia galdua. Illuntze, -i da arrunta. illuntábar, illuntabárra dio Donatok. Honek dionez, illuntzi baino ilunago dagoenean da illun(t)abar; eta istantzen sinonimoa izango litzateke eta egunsentiren antonimoa. Ik. illúnkera, ílluntzi, -e, istantz.
illunáldi, illunaldíxa. (c). izena. Ilun dagoen momentua. Lainoagatik bat-batean iluntzen denekoa, gehienbat.   Momento de oscuridad. Illunaldixa dauka egualdixak, goizian euzki ederra egon da baiña.
illúndu. 1. illundu. (a). da-du aditza. Hacerse de noche, oscurecer. Neguan belaxe illuntzen dau./ Persianak jetxi ezkero kuartua illundu eitten da./ Eguna illundu dau./ Etxia illundu da 2. illundu. aditza. (Eibar) Pavonar. Ik. urdin-illundu.
illúnkera, illúnkeria. (c). izena. Eguna eta gauaren bitarteko hori. Denborazko kasuetan ia bakarrik.   El anochecer, el paso del día a la noche; el crepúsculo vespertino. Atzo, illunkeran, aizerixa pentsau jatan zelaixan. Ik. illunábar, ílluntzi, -e, istantz.
íllunpe, íllunpia. (c). izena. Iluntasuna.   Oscuridad, tinieblas. Argixa joan zanian ordu erdi inguru ibilli nitzan illunpian. NON kasuan, gehienbat. Bergara eta Antzuola artean, oso paraje ilunean dago Illunpe baserria. Ik. illuntásun, illun.
illuntásun, illuntasúna. (b). izena. Oscuridad. Etxe artako illuntasunak tristuria emuten dost.
ílluntzi, -e, ílluntzia. (a). izena. Iluntzen hasten denetik afarira arteko tartea.   El anochecer. Illuntzi gehiago illuntze baino.
© Jaione Isazelaia
íllúntzi bédar, illúntzi bedárra. (d). izena. . Ez dakigu zein bedar den. Illuntzi bedarra izengok e, illuntzian batu eitten dok bedar ori; illuntzira batu. Bere zerian, udabarrixan-da, egunez xabal-xabal egoten da euzkixa artzen, da euzkixakin batera batu eitten da. Don.
illuntzión. (c). interjekzioa. Ilunabarreko agurra. Gutxi erabilia. Atsaldeon (argi samar dagoenean) eta gabon (ilun samar dagoenean) dira arruntak.
illuntzittu. (d). du aditza. Ilunabartu, iluntzea etorri. Laster illuntzittuko jok eta obe dozue lanai lagatzia. Klem.
illúrentzia eguna. (d). IDULENTZIA EGUNA. Induljentzia eguna. Hala esaten zitzaion Bariku Santu egunari. Etim.: «induljentzia»
il-píxu, il-pixúa. (c). izena. Abereak hil eta garbitu ondoren duen pisua.   Peso en canal de una res. Gutxi erabilia, bizipixu esan berri denetan ia bakarrik. Kanalian da arrunta. Ik. bizipíxu, kanalían.
íltza. (a). GILTZA, ULTZA, -E, UNTZA (ARAM.).
© Iñaki Arana
1. iltza, iltzía. (a). izena. ULTZE. Clavo. Ik. éntenga, puntápais.
2. iltza. (c). izena. Idi probetako distantzia unitatea. Sin. ultze.
iltzeko, iltzekúa. (d). izena. ILTZEJO. Ganadua gaizki perratzeagatik sortzen den infekzioa. Iltzea azazkalean beharrean haragian sartzeagatik, alegia.
ilusiño, ilusiñúa. (a). izena. Ilusión. ilusíñuak egin. (b). Hacerse ilusiones. Mutilloi ilusiñuak eindda zeuan, itxuria, neskia ezkonduta zeuala jakin zebanian.
imájiña, imájiñia. (c). izena. Irudia.   Imagen. San Pedron imajiñia kendu dabe altaratik./ Etxata joaten aren imajiñia burutik.
imíllen, imíllena. (d). izena. IMÍLLAUN, IMILLAEN. Iminaren laurdena. Aleak neurtzeko edukiera neurria eta hartarako zurezko ontzia, 3,5 litro eta 3 kg inguru (gari) hartzen dituena.   Celemín. Medida de capacidad y recipiente equivalente a un dieciseisavo de fanega. Gurian bazan egurrezko ontzi kuadrau bat imillena esate jakona; alde batetik imillena ta bestetik imillen erdikua./ Abadiai Angiuzarrera imillen bat. Denpora txarra zanian arek konjurua ein biar eban, obligaziñua. Urtero-urtero imillen bat. Ben./ Imillauna: iru kilo babia baldin bada, artua be iru kilo, garixa usten dot bi tterdi ero. Garixa rasiauta izeten da imillaunian, eta bestia torretuta. Don. Azen.: ímillen eta ímillaun ere bai. Imillena deituriko zurezko neurri-ontziak alde batetik imillena hartzen du, eta bestetik, buelta emanda, imillen erdi. Ik. ánega.
imíllen erdí, imíllen erdíxa. (d). izena. IMÍLLAUN ERDI. 1,75 l eta 1,5 kg (garia) gutxi gorabehera. Baita neurtzeko zurezko ontzi bikoitz karratua, normalean alde batetik imilauna eta bestetik imilaun erdia hartzen duena. Ontzi honi IMILLEN ERDIKO edo IMILLAUN ERDIKO ere deitu ohi zaio.   Un treintaidosavo de fanega. La medida más pequeña de la serie. También el recipiente con que se mide. Imillaun erdi: alde batetik axal-axala izeten zan, da bestetik sakontxuaua, lau kuadrokua. Don. Azen.: ímillen erdi ere bai. Ik. ánega.