Hiztegia
ilentxa, ilentxia. (d). izena. ILLENTXA, ILINTXA. Egur-zati erdi egosia. Carbón mal cocido Puntia sartzen bazan lurretan, aura egosteke geatze zan. Ari esate akon ilentxia. Mateo./ Aizia zeiñ aldetati jotzen daben..., bestela geatuko da alde bateti ziero erreta txendorra, da bestekaldetik illentxia. Jose./ Ilintxia ba, iketza eitten asi baiña ein barik geatze zana; orrek e jeneral ixate zian baztarreko ertzetan da geatzen zianak. Cand.
ilentxa-txendor, ilentxa-txendorra. (d). izena. Ondo egosi gabeko egurrekin, ilentxekin, egiten zen txendorra.
ílgora, ílgoria. (c). izena. Hilargia hazten dagoeneko sasoia. Luna creciente. Ilgoran ala ilberan gare? ilbarrixan gare dio ilgoran gaudela esateko. Ik. ilbárri, ílbera.
1. ill. IL. 1. il. (a). da-du aditza. Morirse, matar. Ik. ertzak il, karia ill. 2. ill. (c). aditza. Boleta jokuan, marka hobetu. Bost jo jittuk bi bolatan. Eztok txarra. Ezetz iñok il, bost euro! Sin. ondu. 2. ílla. (c). izena. Muerto. Atzo Plazentzian zazpi illak. Txiste gisa entzuna, ill hitzaren zentzu bikoitzagatik. Osterantzean oso gutxi, ildako erabiltzen da eta ia beti.
3. ílla. (c). adjektiboa. Apagado, de poca vida, muerto. Erri illa da Eskoriatza./ Ain persona illa zela izan leikien.